GAUR NAKBA EGUNA!!!

Gaur 67 urte betetzen dira Israelgo estatua sortu zenetik. Maiatzak 15, palestinarrek 'Hodamendia' izendatu zuten eguna.

Askapenatik ekimenetan parte hartzeko deialdia zabaldu nahi dugu eta bereziki, Palestinar herriari egin dezakegun elkartasun ekarpenik handiena benetako konpromisoak hartzea denez, salto bat eman eta BDZ kanpainarekin bat egiteko gonbidapena luzatu nahi diogu euskal jendarteari.

Egin dezagun www.yallah-eh.org atarian gure atxikimendu ikusgarri. Komertzio, udal, musika talde, elkarte, enpresa, kontseilu, irrati edo bestelako espazioak BDZaren aldeko eremu izendatzetik, sionismorik gabeko Euskal Herri bat eraikitzera helduko gara.

Dagoeneko batzuk batu gara, baina oraindik bide luzea dago egiteko. Bakoitzak ahal duena emanez, indarrak bildu eta Palestinar herriari lagun diezaiogun.

Euskal Herriak BDS!

                                                                       Gora Euskal Herria internazionalista!


Etiquetas: