Betti Gotti Euskara Kultur Elkartea.- Zazpigarren urtez egiten dugu ekitaldi hau Betti Gotti Euskara Kultur Elkarteko boluntarioek antolatuta eta Irungo Udalaren eskutik.
Hauek dira aurten kontutan izan behar diren datu garrantzitsuenak:
-
Aurtengo herri bazkaria ekainaren 27an, larunbatean, ospatuko dugu FICOBAko pabilioietan
-
Azken urteetan bezala, partaide kopurua, 1500-1600 ingurukoa izango da.
-
Prezioa 17 eurotan mantentzen da. Horren truke bazkari osoa, edaria, kafea eta FICOBAko giro aparta izango ditugu musika zuzenean eta DJarekin.
-
Sarrerak salgai egongo dira EKT elkartean (Larretxipi kalea, 12) egun eta ordutegi hauetan:
-
Ostiraletan (maiatzak 29 eta ekainak 5), 18.30etatik 20.30etara
-
Larunbatetan (maiatzak 30 eta ekainak 6) 11.30 eta 13.00
-
-
Sarrerak zenbakituak izango dira ETA ADIN-TXIKIKOEI (18 URTE BAINO GAZTEEI) EZ EROSTEA ESKATZEN DIEGU EZIN IZANGO DIRELAKO SARTU! Iazko esperientzia errepikatuz, sarrerak bi zatitan banatuko dira: 24 urtetik gorakoentzat eta beherakoentzat, adin guztietako gazteak daudela bermatzeko.
-
Aurtengo kolorea arrosa fuksia izango da.
Aurtengo berrikuntzak!
Olinpiadak bi egunetan
Badakigu orain arte koadrila askok ez dutela Olinpiadetan parte hartu Herri Bazkariaren egun berdinean egiten zirelako: parranda asko jaietan, egun osoa aurretik, nekatuak bukatzeko beldurra… Aurten horrelako aitzakiarik ez egoteko eta bultzatu nahi dugun ekintza denez, Olinpiada bi egunetan banatuko dugu:
-
Ekainak 20: izena ematen duten koadrila guztiek parte hartuko dute arratsaldeko 17.00etatik aurrera; sailkapena izango da eta gero denak elkarrekin tripikoteoa egingo dugu Alde Zaharretik.
-
Ekainak 27: Aurreko eguneko talde hoberenak bakarrik egongo dira finalean. Normalean baino beranduago hasiko da, goizeko 11.00etan eta egun honetan irabazlea erabakiko da; betiko moduan parte-hartzaileei hamaiketakoa eta pintxoa emango zaie.
Info guztia: HB15-koadrilen-olinpiada
Herri Bazkaria FICOBA osoan
Aurten Herri Bazkarian inoiz baino espazio gehiago izango dugu, bazkaria eta dantzaldia FICOBAko hiru pabilioetan egingo delako.
“Hauxe da Herri Bazkaria” kanta eta bideoklipa
Logotipo lehiaketa
Aurten ere kamiseta lehiaketa egingo dugu eta bozketa, iaz bezala, irun.org webgunearen bitartez burutuko da: sarrera bakoitzak kodigo bat izango du eta ekaina erdialdera egun batzuk izango dira botoa emateko. Kamisetekin batera bigarren lehiaketa bat abian jarriko dugu aurten: logotipo lehiaketa. Herri Bazkariaren logotipo bat bilatu nahi dugu hurrengo urteetan erabiliko duguna. Horretarako eta bigarren lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenentzat (ez da beharrezkoa), kamiseta osoa edo horren zati bat logotipoa izatea eskatzen diegu eta hori esatea kamisetaren diseinoa bidaltzean. Betti Gottiko boluntarioek logoen artean gehien gustatzen zaiguna aukeratuko dugu, koadrila horrek 100 euro irabaziko ditu eta hurrengo Herri Bazkarietako logoa honetan oinarritua egongo da.
Info guztia: HB15-logotipo-lehiaketa
Gainera, gureak egin ditugun ezaugarriak:
-
Kamiseta lehiaketa aurten ere herri bozkekin erabakiko da. Info gehiago: HB15-kamiseta-lehiaketa
-
Peña Poteo txaranga, Dinbi Banda batukada, Elektropatxaranga, kalejira dibertigarriak, Haitzama Taldearen emanaldia, DJ-a…
-
Giro ezinhobea Irungo gazte boluntarioz egindako lanarekin eta prestatzen ari garen sorpresa gehaigo!
Hauxe izango da ekintza guztien ordutegia:
EKAINAK 20
17.00 Koadrilen Olinpiadaren sailkapena, San Juan
20.00 Trikipoteoa, Alde Zaharra
EKAINAK 27
11.00 Hamaiketakoa, Urdanibia
11.15 Koadrilen Olinpiadaren finala, Urdanibia
12.00 Dinbi Banda eta Peña Poteo txarangaren giroa
13.30 Kalejira FICOBAra
14.15 HERRI BAZKARIA
Jarraian, Haitzama TAldea eta DJ-A
20.30 Kalejira Elektro Patxarangarekin
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1434 irakurketak
- Castellano