2 porrot eta garaipen bat Hondarribia-Marlaxka Xake kluba taldeentzat 10. jardunaldian

Asteburuan 2015eko hamargarren jardunaldia jokatu zen lehian dirauten Hondarribiko hiru taldeen parte hartzearekin eta bi porrot (preferentean eta 2. mailako mantentze play offean) eta gaipen garrantzitsu bat (lehenengo mailan) lortu zuten.

Preferenteko talde erlaxatu batek, Donostian, lehenengo postua lortzeko aukerarik gabe (Euskal ligara igotzea ahalbideratzen duena) eta jaitsiera arriskurik gabe, 3-1 galdu zuen jaitsiera ekiditeko puntuen beharrean dagoen “Gros E” taldearen kontra.

Hernanin lehenengo mailako taldeak bertako bigarren taldearen 1-3 mendean hartu zuen eta matematikoki mailari eustea lortu du.

Bigarren mailako taldeak, maila mantentzeko lanak jardunaldi batzuk eginak bazituela, Hondarribian 1,5-2,5 galdu zuen Getariako Keta taldearen aurka eta Play Offeko sailkapeneko bigarren postura jaitsi da.

Preferenteko taldea 6. postuan dago 21 puntu dituela eta Lehenengo mailako taldea 19 punturekin, 7. postuan dago.

Etiquetas: