Laguntza berriak ekintzaileentzat

Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa Bizirik erakundearen Autoenplegu departamentuaren bidez, informatzeko bilera eskainiko du urriaren 19an, 13:00etan Bidasoa Bizirik-en Autoenplegu bulegoan (Mirarietako Ama Birjinaren kalea z.g.). Enpresa ideiak garatu edo enpresa proiektuak martxan jarri nahi dituzten ekintzaileei zuzendutako diru-laguntzak dira.

LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuak abian jarri du proiektua, Europako Gizarte Funtsaren laguntza ekonomikoarekin. Hamalau diru-laguntza emango dituzte Bidasoa eskualdean, eta Bidasoa Bizirik-ek kudeatuko ditu.

Hamalau laguntzetatik sei, 25 urtetik beherako pertsonei zuzenduta daude. Beste zazpi, emakumezko ekintzaileentzat gorde dituzte.

Ondorengo laguntzak jasoko dituzte, multzoka:
  -Enpresa ideia garatzeko: 1.000 euro gizonezkoentzat eta 1.150 euro emakumezkoentzat, 25 urte baino gehiago baldin badituzte. 25 urtetik beherakoentzat, 1.150 euro gizonezkoentzat eta 1.300 euro emakumezkoentzat.

  -Enpresa proiektuak martxan jartzeko: 1.500 euro gizonezkoentzat eta 1.750 euro emakumezkoentzat, 25 urte baino gehiago baldin badituzte. 25 urtetik beherakoentzat, 1.750 euro gizonezkoentzat eta 1.950 euro emakumezkoentzat.

Eskaera egiteko, ezinbesteko baldintza da Bidasoa Bizirik-ekin tutoretza prozesua abiatu izana. Beraz, tutoretzaren hasierako bilerara joan beharko dute, derrigorrez, eskaera aurkeztu nahi dutenak. Urriaren 19an egingo dute, eguerdiko hamabietan, Bidasoa Bizirik-en Autoenplegu departamentuan (Mirarietako Ama Birjinaren kalea, z.g.).

Baldintzei, eskaerari edo prozedurari buruz informazio gehiago jasotzeko:
  - www.ideiakbizirik.com
  - Bidasoa Bizirik-en Autoenplegu departamentuan eta enpresentzako zentroan (943633937).
  - Ondorengo helbide elektronikoak: hrodriguez@bidasoa.activa.com eta jgomez@bidasoa-activa.com .

Etiquetas: