TOMAS ASKATU. Estradiziorik EZ!

Sortu Hondarribia.- Tomas Elgorriaga Kunze hondarribiarra pasa den urteko azaroaren 1ean izan zen atxilotua Alemaniako poliziaren eskutik.

Tomasek bizitza publikoa egiten zuen, Friburgoko Unibertsitatean bertan lan egiten zuelarik.

Espetxeratu egin zuten Mannheim-eko (Alemania) espetxean eta bertan aurkitzen zen atzorarte Frantses justiziak egindako estradizio eskaeraren erantzunaren zain.

Ez da lehen aldia  Tomas atxilotu eta espetxeratua izan dena. 1998an Tomasek atxiloketa bat jasan behar izan zuen Guardia Zibilaren eskutik, non tortura latzak jasan behar izan zituen.

Zazpi hilabete espetxean pasa ondoren ihesari eman behar izan zion.

Gaur goizean Alemaniako justiziak  Frantses justiziaren estradizio eskaera onartu berri du eta une honetan Pariserako bidean da. Estradizio eskaera berri hau herri honek irekia duen konponbide prozesuaren aurkako beste gertakari berri baten baitan kokatzen dugu

Gatazkaren konponbidearen benetako urratsak emateko garaia da.

TOMAS ASKATU!
KONPONBIDEA ORAIN!!!

Etiquetas: