FAROLA XAR – FAROLA BERRI Hondarribiko Farolaren Egokipen Berrirako Egitasmoa

Hondarribiko Higer Lurmuturrak aspalditik izan du Farola bere baitan. Ezinbesteko lanabesa itsasgizonentzat, bere lana hainbat mendeetan bete du. Horren testigantza ‘Farolaxar’ izeneko eremu badugu, gaurko farolatik gertu.

Gaurko bizimoduaren aldaketak eta horrekin batera etorri diren berrikuntzek erabat aldatu dute Farolaren betebeharra. Lehen ezinbestekoa baldin bazen ere, gaur egun Farolak bere garrantzia galdu du teknologi berrien aurrean. Guzti honek Farolaren itxiera ekarri du.

Gaur egun, eraikina itxita dago azken zaintzaileak utzi zuenetik. Logikoa dirudi holako eraikin esanguratsuari beste erabilera ematea.

Hemen Hondarribiko EH Bilduren FAROLA XAR - FAROLA BERRI egitasmoa aurkezten da, hain zuzen, eraikinaren etorkizunaren gain.

Farola kokatuta dagoen tokia Jaizkibeleko ate nagusietako bat da. Kotxez errez ailegatzen da. Azken urte hauetan Talaia bidea egokitu zutenetik, ehunka mendizale eta ibiltari hartu dute Jaizkibeleko norabidea inguru honetatik. Zer esanik ez arrantzatzera edo itsasoaz disfrutatzera etortzen direnak. Dagoen tokiak harremana estua du itsasoarekin ere, horregatik logikoa dirudi bi eremu horiek lokarri natural gisa aurkeztea. Mendia eta itsasoa.

Uste dugu Farolaren garrantzia azpimarratu eta nolabait jakinarazi eta transmititu behar dela. Aldi berean eraikinak, inguruko informazioa eta horrekin batera lotuta egon daitezkeen zerbitzuak eskaini litzakeela.


1. PROPOSAMENA

Gure ustez Farolaren eraikinean ‘Harrera-etxe’ edo Interpretazio zentro’ egokitu behar dela. Beste hainbat tokitan egin den antzera (Algorri, Zumaia) Farolak hartuko luke inguru horretaz interesatuta dagoen guztia. Informazio ematea aparte, hortik zentralizatu litezke beste zerbitzu, hala nola ibilaldi kulturalak (geologikoak, historikoak, naturarekin erlazionatuta, eta abar), mendizaleentzat zerbitzuak, mapak, eta abar. Kontutan hartu behar dugu mendizaleak ez dira soilik Jaizkibelera etortzen, batzuentzat Higer abiapuntua da Pirineoaren zeharkaldian. Mendizale talde asko ere egiten dute tarteka Pasaia eta Hondarribiko zeharkaldia. Beste aldeko mendizale ugari etortzen da , ez ahaztu frantsesez argitaratu zela lehenengo liburuxka Jaizkibeleko ibilaldiei buruzkoa. Zenbait txirrindularien abiapuntua da ere.

Adibide bezala hemen agertzen dira gaur egun Google Earth-en Wikiloc-en bidez igotako ibilaldiak Farolaren inguruan

Pentsatzekoa da ere ikustea Googlen ‘Jaizkibel’ jarrita 380.000 inguru emaitza agertzen direla ‘Fuenterrabia’ jartzen badugu baino gehiago. Zalantzarik gabe inguru honek pizten du jakinmin handia.

Gogoratu behar dugu askotan agertu dela prentsan eta beste medioetan, hala nola:

     Errimaian aldizkaria 71zk . 2010

     Pyrenaica 207 zk. 2002

     BERRIA 2012-03-28

     GARA 2013-09-30

     Elhuyar 2003 Maiatza

     Diario Vasco 2012-08-25

     Aranzadiana 2002

Aurtengo Uztailean AEFONA (Asociacion Española de Fotografos de la Naturaleza) elkarteko kideek asteburua pasa zuten Jaizkibelen argazkiak ateratzen. Horietariko batzuk naturari buruzko aldizkari ezagunenetan argitaratzen dituzte haien lanak.


2. UDALAREN LANA

Gure iritziz Hondarribiko Udalak hartu beharko luke Farola bere gain. Egokitu beharko luke , zehaztu eginbeharrak eta martxan jarri. Hau abiapuntua, gero lana izango da zabaltzean Farola zentroaren existentzia bera jakinaraztea.


3. EMAN DAITEKEEN INFORMAZIOA

Logikoa dirudi lehen momentutik medio fisikoaren aurkezpena egitea. Horretarako maketa on batek begibistan kokatzen gaitu mendiarekin eta erakusten digu Jaizkibelen inguruak. Bere osotasunean ikusten baldin badugu ingurune hori, lagungarri gertatuko zaigu perspektiba globala eduki ahal izateko.

Panelen eta material batzuen bidez ahal da erakutsi mendiak dituen baloreak gehi interesgarria izan daitekeen informazioa.

Mapa on bat ere, ezinbestekoa da.


FAROLAK ESKAINI LEZAKEEN INFORMAZIOA:

FAROLA
     Historian zehar Farolaren garrantzia  Eraikinaren historia.

     Kokapena (Higer lurmuturra, Jaizkibelen punta bat)

JAIZKIBEL
 - 1. INGURUNEA
    1. Ezaugarri fisikoak
    2. Jaizkibelen eguraldiaren zehaztasunak
    3. Uraren garrantzia
    4. Sorburuak eta errekak

 - 2. GEOLOGIA
    1. Nola sortu zen erliebea
    2. Labetxu
    3. Erentzin
    4. Fosilak

 - 3. HISTORIAURREA
        Neanderthal gizakiak egindako lanabesak agertu dira, batzuk Farolatik oso gertu.
        Eneolitiko lanabes asko inguru horretan aurkitu zituzten, seinale lanabesak egiteko toki garrantzitsua izan zela.
        Jaizkibelen erdialdean aurkitu zuten Euskal herriko enterramendu zaharrenak.
        Aztarnategi asko daude, froga gizakia aspalditik zebilela hemendik.
        Suharria harrobiak
        Aztarnategiak: Mukittar, j3, j2,..

 - 4. HISTORIA
        Adolf Schulten jakintsu alemanak indusketa bat egin zuen inguru honetan greziarren tenplu zahar baten bila.
        Erromatarrek, Asturiaga izeneko eremua, Farolaren azpian, hain zuzen, haien itsasontzien aterpe edo kaia erabili zuten.
        Erromatarren garaiko txanpona agertu zela Jaizkibelen
        ERDIAROAN (Juan San Martinenek aipatzen du Erdiaroko textoetan Leizanabar eta Leuta agertzen direla)
        Justiz,Artzu, dorreak, fuerteak (Guadalupe, San Enrike)
        Guadalupe, eraikina eta esannahia Hondarribian
        San Telmo

 - 5. FAUNA
        Hegaztiak, saiak, saizuriak.

 - 6. FLORA
    1. Drosera (landare haragijalea)
    2. Trichomanes (oso iratze berezia)
    3. Armeria ( hemengo endemismoa)

 - 7. JARDUERA EKONOMIKOAK
    1. Artzantza, Abeltzantza
    2. Laborantza
    3. Errotak
    4. Algak
    5. Kontrabandoa

 - 8. INGURUNEARENTZAKO ARRISKUAK
    1. MARO
    2. Eremu militarra
    3. Higadura
    4. KAIAren egitasmoa
    5. Zundaketak
    6. Area ateratzea (Azabaratza)
    7. Mendiko pistak

ITSASOA
    1. Farolaren garrantzia
    2. Arrantza tradizionala, kai berria
    3. Mariskeo
    4. Itsas fondoak
    5. Ontzigintza
    6. Arrantzako sistemak
    7. Balearen arrantza historikoa

AISIALDIA
    1. Talaia bidea
    2. GR11
    3. Ehiza
    4. Boulder
    5. Eskalada
    6. Kapeluta, artzuko portua

BESTERIK
     Nazioarteko monolitoa (esannahia)  Xixurko (Harri ateratzea)
     Arriestuetakoa (munduko gurutze handiena hemendik atera zuten)
     Marlako eraikina

BESTE AUKERA BATZUK
 - IBILBIDEAK/IBILALDIAK
    1. Farolaren barrukaldea, dorrea
    2. Trikuharrien ibilbidea
    3. Ibilbide geologiakoak
    4. Ibilbide historikoak
    5. Erroten bidea
    6. Itsasoko paseoak
    7. Galbarreta
    8. Dorreen bidea

 - BESTE
    1. Gazta nola egiten den (Marlako gaztandegia)
    2. Txirrindaz
    3. Urpekaritza serbitzuak
    4. Toponimiako tailerrak

Etiquetas: