Itsasargia herriarentzat

Hondarribiko EH Bildu.- Pasaiako Portu-Agintaritzak, berak kudeatzen dituen Gipuzkoako kostaldeko itsasargietatik, Getaria, Donostia, Pasaia eta Hondarribiko itsasargien kudeaketaren lagapena egiteko asmoa agertu zuen pasa den urrian.

Itsasargiek orain arteko funtzioa egiten jarraituko luketen arren, gaur egun hutsik dauden itsasargien eraikinei erabilpen bat emateko helburuarekin aurkeztu zuen  egitasmoa.

Kudeaketa hau eskuratzeko lehenengo aukera Udalei eman zien, baina Udalek abendurako proiektu bat aurkeztu ezean, eraikin hauen erabilera esku pribatuen baitan utziko zuela, eta bertan hotelak egiteko egitasmoa bultzatuko zuela argitu zuen Pasaiako Portu Agintaritzak .

Hondarribiko EH Bilduri iruditzen zaigu alperrik pasatzen utzi ezin dugun aukera paregabearen aurrean gaudela itsasargia herritar guztion gozamenerako eskuratzeko. Honela, Josu Barandiaran kideak egindako Farola Xar - Farola Berri gure egitasmoaren zirriborroa aurkeztu dugu jada Udalean

Etiquetas: