Bidasoa bizirik.- Krea Bidasoa ekitaldiaren zazpigarren edizioa oso arrakastatsua izan da. Guztira, 300 enpresarik, ekintzailek eta erakundeetako ordezkarik parte hartu zuten. Gainera, bertaratu ziren haietako askok Bidasoa bizirikek antolatutako jardueretako batean baino gehiagotan parte hartu zuten.
Zehazki, Powered by PECHAKUCHA jardueran bildu zen pertsona kopururik handiena. Han ekintzaile batzuek beraien proiektuak aurkeztu zituzten 20 diapositibetan, eta diapositiba bakoitza 20 segundotan.
Bidasoa KONTRACT jardueran 60 pertsonak parte hartu zuten eta hantxe egin zen mugaz gaindiko topaketa bat industriako azpikontratazioari buruz. Mugaz gaindiko merkatuak eskaintzen dituen aukeren berri izan zen eta merkataritza loturak egin ziren topaketan parte hartu zuten enpresa frantziarrekin.
Irun Sasoian kirolaren foroan, Bidasoa eskualdean kirolaren munduarekin lotura duten 30 pertsonak baino gehiagok hartu zuten parte. “Ezagutu itzazu zure bezeroak enpatiaren maparekin” tailerrean 25 pertsonak baino gehiagok hartu dute parte.
2015eko Krea Bidasoa edizioaren balantzea oso positiboa izan da. Parte hartze handia izan da edizio honetan eta negozio-aukerak identifikatzeko, esperientzia eta kasu arrakastatsuen berri edukitzeko, ezagutza handiagotzeko, nazioartekotzeko balio izan du.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1203 irakurketak
- Castellano