Etxebizitza herritar ororen eskubide bat da baina Irungo herrian eskubide hau ez da bermatzen.
Irungo udalak badu etxebizitza eraikitzeaz arduratzen den organo publiko bat IRUNVi, baina gaur egun arte soilik horretaz arduratu da, etxebizitza eraikitzeaz.
Herritar orok daukagun eskubide hori bermatuta edukitzeko eman beharreko lehen urratsa IRUNVi-ren estatutuak eta bere funtzionamendu eta eginbeharrak aldatzea da, IRUNVi herritarren mesedera jarri beharra dago, hauen arazo behar eta bestelakoei erantzuteko.
Irunen gainera, etxebizitza kopuru nahiko daukagula uste dugu. Horren adierazle dira gutxi gorabehera 1400 etxebizitza hutsik daudela, edo ez direla erabiltzen. Ez udalak ezta IRUNVik ere, PSOE, PNV eta PP-ren utzikeriagatik, ez dira etxebizitza hauek herritarren esku jarri eta hori onartezina da.
Guzti honen aurrean EH Bilduk hurrengo proposatzen du:
- IRUNVi-ren aldaketa estatutuen, funtzionamenduaren eta eginbeharren
- Irunen hutsik dauden etxebizitzak hala egotearen zergatia ezagutzeko lanketa sakona egin IRUNVi-ren bitartez.
- IRUNVi-k bultzatutako alokairu sozialeko programen bidez hutsik dauden etxebizitza horiek herritarren esku jartzea.
- txebizitzaren udal banku publiko baten sorrera
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1260 irakurketak
- Castellano