Azaroaren 25aren inguruan egitarau zabala prestatu dute Bidasoaldeko Elkarte Feminista eta Lilith Emakume Gazteak elkarteak

Azaroak 20, ostirala, 17:00etan
 - Bideoforuma: “La Estrella”. Alberto Arandak egindako fikziozko lehenengo filma.  Belén Carmona egilearen eleberri izenkidean oinarrituta. Gainera, egilea bera da filmaren gidoia idatzi duena, beste batzuen artean. Filmak Estrella emakume bizi eta alaiaren historia kontatzen du, baita bere lagunik onena den Trinirena ere (Carmen Machi, Aída). Batak bestea egoera batetik ateratzeko egiten duen ahalegina kontatzen da; izan ere, senarrak ematen dizkio tratu txarrak.
     · Tokia: San Migel auzoko Adinekoen Gizarte Zentroa. Javier Indart k., 5 (San Migel auzoa) Irun 20301
     · Bidasoaldeko Elkarte Feminista eta Lilith Emakume Gazteak elkartearen eskutik
 
Azaroak 26, osteguna, 19:30ean
 - Hitzaldia: EMAKUMEENTZAKO INDARKERIARIK GABEKO BIZITZAREN ALDE
     · Hizlaria: MARCELA LAGARDE, antropologoa eta feminista, arrakasta handiko hainbat libururen egilea.
     · Aurkezlea: IZASKUN LANDAIA, EMAKUNDEKO ZUZENDARIA
     · Tokia: Amaia Kultur Zentroa; Pio XII. plaza, 4. Irun
     · Bidasoaldeko Elkarte Feminista eta Lilith Emakume Gazteak elkartearen eskutik

Abenduak 3, osteguna, 18:30ean
 - Hitzaldia “Ktrl+Atuz gero, hobe da ezabatzea. Genero ziber-indarkeria Maitasunean (3.0)” Eguneratu zaitez!!!
     · Hizlaria: EVA DE LA PEÑA PALACIOS. Psikologoa eta kriminologo feminista, pertsona gazteen arteko indarkerian aditua. Generandoko zuzendaria
     · Tokia: Irun Factory José Antonio Loidi Bizcarrondo k., 8 - behea – Irun (Palmera Montero aldean)
     · Bidasoaldeko Elkarte Feminista eta Lilith Emakume Gazteak elkartearen eskutik

Etiquetas: