KUTXA: Ventasen 2 kutxazain behar ditugu

LandetxaKajero100Gaur sinadurak Kutxabank-eko bulegoan eman dira

Landetxako Auzo Elkarteak.- Ventasetik dagoeneko urte asko dira banketxeen bulego bat irekitzeko eskaria egiten ari garela.Izan ere, gure auzoa baita bulego bat ez duen auzo bakanetakoa. Hortaz gure bizilagunak bankuko edozein tramite egiteko ere, beste toki batera joan behar izaten dute.

Aldarrikapen hori ez lortzeaz gain, Kutxak gure auzoan zuen bi kutxazainetako bat eramatea erabkai zuen. Horregatik egoerak okerrerantz egin du, izan ere kutxazain bat galtzeaz gain, une honetan dagoenak, matxura ugari diru eta horregatik auzoa zerbitzu gabe uzten du, ondorioz,  gure auzotar eta merkatariei egiten dien kaltea agerian geratzen da.  

2013ko urrian, Kutxari eskutitz bat igorri genion, auzoarentzat erabaki horrek suposatu zuen galera eta eragozpenak azalduz. Eta bertan kendutako kutxazaina berriz ere ekartzeko exijitzen zen.

Erantzunik jaso ez denez, sinadura bilketa bat egitea erabaki da gure auzoarentzat suposatu duen eragozpena azaltzeko. Une honetan sinadura hauek Kutxari urreratuko dizkiogu.

Etiquetas: