Santiagoko Deabruak.- Bederatzigarren urtez jarraian egin nahi dugun aktibitatea da hau; 2015ko maiatzaren 23an eta 24ean egiteko asmoa dugu eta, ekintza horren bitartez, haurrei eta nagusiei proposatu nahi diegu asteburu bat pasa dezatela jostailu eta jokoetarako elektrizitaterik eta pilarik erabili beharrik gabe jolas eginez eta gozatuz. Azken finean, aspaldi ez dela ume guztiok eta hain ume ez garenok jolasten genuen bezala jolastea litzateke kontua.
Aurten, eta Irungo auzoetako umeak dinamizatzen joateko gure asmo horren barruan, Palmera-Montero inguruan egin nahi dugu ekintza hau, zehazki José Antonio Loidi eta Ricardo Alberdi kaleen artean dagoen plazan.
Joko hauek egingo dira, besteak beste: Mikado, mugitzeko trebezia handia eskatzen duen jokoa; pultsu irmoa, kontzentrazioa eta pazientzia handia izan behar dira. – Uztaien jokoa, joko erraza, trebezia eta zehaztasuna esaktzen dituena, - 4 lerroan, erraldoia – Tokean – Zapiarekin– eta abar.
Azken finean, beste batzuekin batera jolastuz eta, ordu batzuetan bederen kontsola eta telebista alde batera utzita, arratsalde atsegina igarotze da kontua.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1101 irakurketak
- Castellano