Hondarribiko Udalak euskara sustatzeko diru-laguntza deialdia zabaldu du

Hondarribiko EH Bildu.- Hondarribiako Udalak euskara sustatzeko diru-laguntza deialdia zabaldu du. Diru-laguntza hauekin lortu nahi den helburu nagusiena alor guztietan euskararen erabilera bultzatzea da, eta diru-laguntzak bost eratakoak dira:

   A) Udako euskara ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeek. 9.800 €. Epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren hilabete betekoa. Epea Uztailak 15.

   B) Euskararen sustapenerako ekintzak antolatzen dituzte talde edo elkarteek. 3.100 €. Epea irailak 15.

   C) Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetara edo euskarazko barnetegietara joaten diren herritarrek. 3.132 €. Epea irailak 15.

   D) Kanpoko errotulazioa euskaraz jartzen duten udalerriko establezimenduek. 1.800 €. Epea irailak 15

   E) Web orriak euskaraz jartzen dituztenek. 2.000 € Epea irailak 15.

Diru-laguntza eskaerak eta dagokion dokumentazioa B.A.Z.en (Biztanleen Arreta Zerbitzua), Kale Nagusiko 20 zenbakian aurkeztuko dira. Gogoratu BAZ astelehenetik ostiralera 9.00etatik 13:30era irekitzen dela.

Xehetasun gehiago jakin nahi baduzue hemen duzue lotura:
http://www.hondarribia.eus/ficha.asp?menu=297&idioma=eu&padre=801&volver=1

Etiquetas: