Miren Peñarekin elkartasunezko Stop Kaleratzeak plataformaren elkarretaratzearekin bat

CAsWA6YW4AAwvokEH Bildu.- Miren Peña 43 urteko antsoaindarrak bere buruaz beste egin zuen herenegun, Laboral Kutxak bere hipoteka birnegoziatzeko aukera ukatu zionean.

2013an kaleratu zuten arte, Mirenek Faurecia enpresak Orkoienen duen lantegian egin zuen lan. Langabezia laguntza agortu zitzaiola eta hipotekari aurre egin ezin ziola ikusita, PAH-Nafarroako kideengana jo zuen laguntza bila.

Plataformako abokatuek lagundurik Laboral Kutxara joan zen hipoteka birnegoziatzeko eskatzera. Laboral Kutxak, ordea, joan den ostiralean jakinarazi zion ez zegoela birnegoziatzeko prest. Larunbatean, Peñak bere buruaz beste egin zuen

Gertakari hau salatzeko, Bidasoako Stop Kaleratzeak plataformak elkarretaratzea deitu du gaur arratsaldeko 19.00etarako Irungo Kolon pasealekuko Laboral Kutxaren sukurtsalaren aurrean.

Hondarribiko EH Bildutik elkarretaratze honekin bat egiten dugula adierazi nahi dugu, eta era berean, bertara gehitzeko deialdia luzatu nahi dugu.

Etiquetas: