laplazadeabastos.com eta relojesaviador.es plataformak aurkeztuko dituzte apirilaren 29an, 17:00etan Bidasoa Bizirik-en Autoenplegu bulegoetan (Mirarien Ama Birjina kalea). Kontuan hartzeko moduko joerak batzen dituzten produktuak dira: tokiko produktua, online merkataritza eta online merkataritza espezializatua.
Aurkezpen horien aurkezpena da jarduera ekintzailea sustatuko duen giroa indartzea, eta Bidasoa Bizirik-en Autoenplegu departamentuan sortutako bi proiekturi zabalpena ematea.
Laplazadeabastos.com
David Barón sortzaileak Irun Ekintzan saria jaso du berriki, zerbitzuetako enpresen berrikuntza sailean. Tokiko produktuetara sarbidea eta online merkataritza bateratzen ditu web guneak. “Gure buruari galdetu genion ea zergatik ezingo genuen erosi internet bidez gure merkatuko saltoki gogokoeneko urdaiazpikoa. Horrela hasi ginen, eta hemen da laplazadeabastos.com”, azaldu du David Baronek.
Relojesaviador.es
Davide Favaro eta Mikel Zabalo dira proiektu honen sortzaileak. E-commerce eta marketing digitalean adituak dira, eta esperientzia handia dute arlo horretan. 2012an, e-commerce web onenari saria jaso zuten. Diariovasco.com-en hautatutako aditu independenteek osatu zuten epaimahaia. Oh-asis.com online merkatal gunea hautatu zuten “2012ko e-commerce web gipuzkoar onena”. Berrikuntza, diseinua, erabilgarritasuna eta sare sozialen erabilera kontuan hartu zituzten. Relojesaviador.com-en erloju sofistikatuak saltzen dituzte.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1043 irakurketak
- Castellano