Merkataritza plangintzarako tailerra

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, enpresa eta ekintzaile berriei zuzendutako merkataritza plangintzarako tailerra jarri dute martxan. Beharren eta helburuen arabera moldatutako estrategia komertziala diseinatzen ikasiko dute parte hartzaileek. Merkataritza bide ezberdinak ezagutuko dituzte, eta bakoitzaren egokitasunaren inguruko analisia egingo dute. Gainera, trebetasun komertzialak landuko dituzte parte hartzaileek, jarduera praktikoen bidez. Infotres-eko Aitor Ubarretxenak zuzenduko du tailerra.

Martxoaren 2an, 3an, 4ean eta 5ean egingo dute tailerra, 13:45ean Bidasoa Bizirik-en autoenplegu bulegoetan (Mirarien Ama Birjina kalea, z/g, Irun). Doakoa izango da.

Ondorengo estekan egin daiteke izen ematea:
http://www.ideiakbizirik.com/inscripcion-a-cursos/?curso=2639

Informazio gehiago: empresas@bidasoa-activa.com edo 943 63 39 37

Etiquetas: