Ander Tafall Infantiletan eta Ivan Iturralde Alebinetan dira Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapeldunak. Patxi Moreno Azpitxapeldun Infantiletan

Atzo, apirilaren 25ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Gipuzkoako Xake Federakuntzak antolatuta, Donostiako Gros Xake Taldeak Karmelo Balda Pilotalekuan duen egoitzan burutu dira, Iñigo Argandoñak arbitro lanak egin ditu Andoni Segovia lagun izan duela, Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketaren finalak alebin eta infantil mailatan.

Hondarribia-Marlaxka Xake taldeko Ander Tafallek eta Patxi Morenok infantiletan parte hartu dute eta egindako lana oso txukuna izan da, 4,5 punturekin berdinduta amaitu baitute Euskadiko Txapalketarako sailkatuz. Horrela, Infantil mailan Ander Tafall izan da txapeldun, Patxi Moreno bigarren eta Migel Aroztegi hirugarren. Estibaliz Apellaniz izan da lehenengo neska eta Sara Barandiaran bigarrena. Zorionak guztioi.

Etiquetas: