Apirilaren 29an, AHTren aurkako 2 ekintzaileen aurkako epaiketa Iruñan

Mugitu Mugimendua.- 2013ko azaroan, AHTren aurka desobedientzia zibila aldarrikatzen duen Mugitu Mugimenduaren ekimenez, bi pertsona Iruñeko Foru Diputazioko balkoira kateatu ziren, tartalariekiko elkartasuna adieraziz eta AHT salatuz. Gogoratu duzuenez, 2011ko urriak 27an AHTren aurkako Mugitu! Mugimenduko hainbat kidek Nafarroako lehendakaria den Yolanda Barcina tartakatu zuten Tolousen, CTPren osoko bilkuran, ekitaldi hortan, Euskal Herrian AHTren inposaketaren arduradun nagusia zela salatu asmoz. Protestak 45 minutu inguru iraun zuen, Foruzaingoak giltzarrapoak indargabetze aldera balkoitik banderako mastak kentzeko erabili zuen denbora, alegia. Bitartean, kalean, 200 bat lagun aipaturiko protesta nola igarotzen zen ikustera bildu ziren. Pasa den 2014ko abuztuan, Nafarroako Gobernu Delegaritzak, 450 euroko isun administratibo igorri zien 33 laguni inguruko zirkulazioa oztopatu izana leporatuz.

3 urte igaro dira Abiadura Handiko Trena (AHT) egiteko lanak Nafarroan hasi zirenetik. Ordutik hona mito bat erortzen ikusi dugu. Konkretuki, ekonomian adituek egindako txosten ezberdinen bitartez (FEDEA-ren txostena) edo inkesta ofizial frantsesak Bourdeos-Toulouse eta Dax artean AHT egiteari emandako ezezkekoaren bitartez, AHT ez dela bideragarria eta ez dakarrela inongo onurarik gizartearentzako agerian gelditzen da. Porrot egin du proiektu honek, milioiak lurperatzaen dituena eta oinarrizko beharrizan sozialetara bideratu beharko liratekeen partidak murriztu beharra dakarrena, kalte itzela eraginez gizarte, ekonomia eta ingurumen arloetan.

Proiektu hau inposatu nahian ari direnek ez dakite zenbat diru gastatu duten orain arte, ezta zenbat gehiago beharko den aurrerantzean, ezta ere noiz amaituko dituzten lanak. Gero eta zalantza gehiago Euskal Herrian sekula eginiko inbertsio handienaren gainean, bultzatzaile burugogorrei errealitatea ikusten uzten ez diena: Paris eta Madrilekin loturarik ez dauka eta, gainera, Bilbo, Gasteiz eta Donostia artean aurrikusitako denborak gero eta handiagoak dira, autoen edo autobusen ia parean egoteraino. Maila bereko zentzugabekeria ikusi dezakegu Nafarroan, inondik inora ez doan AHTa eraikitzen ari baitira, Aragoirekin eta EAErekin loturarik ez duena; benetazko AHT txu-txu beldurgarria, porrot egin duen porlanaren politikaren irudia, porrot horren adierazle nagusienak Los Arcos-eko zirkuitoa eta Nafarroan Arena direlarik.

Etiquetas: