CDCrekin hitzegiteko dugun bakarra DIUa da!

IMG_20150924_165825.jpgEzker Gantxoa Angula berrirako kronika HHKKtik, 2015/09/25

Iragorri.- Jaiki, ta kaleko pankarta batek dion bezala... bi egun baino ez dira falta! Gaur Igualadara joango gara, hangoa bait dugu CUPeko kontaktua, eta irrikitan gaude bere inpresioak entzuteko. Metrora bidean, kaleak ere ez daude mutu, alderdien propaganda non nahi, naiz neta kaleetako paretak enpapelatzeko gaitasuna-eta bokazioa-ezker independentistak bakarrik duen. Mas markesinetan, eta crida constituent -prozesu eratzailea- banku lapurren kristaletan. Moduak mezua ere baldintzatzen duela argi da.

Metroa, eta gero autobusa. Zortea izan dugu nahiz eta 09:45 galdu dugun, gutxira beste bat bada zuzen dijoana. 45Minututan han izango gara. Bitartean, La Vanguardia eskutan iritzi publiko sortzaile honek diona bistaratzen goaz; Mercé ko jaietan Bartzelonako balkoian egondako ikurrina tirabira, IZ-ren dantzak, Margallo bere alderdiko ultren kritikez defentsan, Bruselasen aitzakiak gaizki gazteleraturiko Juncker-en gutunagatik, Rajoy Cadizeko zubiaz desarrollismoa salduz unionismoa indartu nahian, Albiolen paranoia antiespañolista, independentsimoaren auklera bakarra bezala aurkezteko Mas-en erasoak CUPi, C´s oposizio nagusi izan nahian, Si que es Pot “jendea” eta “banderak” etsaitu nahaian...eta bukaeran rekuadro txiki batea La CUP pide facilidades para el voto de los presos. Garbi duten proiektu erradikala inungo lehuntasun demagogikorik gabe eta konfrontazioa ekiditen saiatu gabe ari direla ematen du, eta La Vanguardiak emateN dion ohiartzuna ikusita ondo ari dira -Inkesta askok kanpoan geldituko dela diote Unióri buruz, CUPi 8 eta 13 artean ematen dioten bitartean, eta hala ere burguesia kontserbadorearen espresioak horri oso bateko kobertura du-.

Albiol faxistaren tontakeriekin harritzen garen bitartean, iritsi gara Igualadara. 40 000 biztanle inguru dituen herri honen kale nagusitik goazela, CDCren lurrak direla antzematen da, nahiz eta pareta eta zuhaitzak erabiliz, CUP lan militantearekin saitzen den erreferentzia irabazten. Spai pel somnis desalojo arriskuan dagoen gune okupatua pasata, gure lagunaren etxera iritsi gara. Aspaldi ikusi gabe, eta besarkada eta pozen ondoren, ezin dut galdera gehiago mantendu ahoan,... Teresa, zer gertatuko da 27an eta hortik aurrera?

Nabariak dira ilusioa, urduritasunaren pare, gerta daitekeenaren aurrean dudak handiak bait dira. Argi du, convergenteek eta ERCk erraz irabaziko dutela, baina gehiengo osoa ez du uste lortuko dutenik, nahiz eta aukera bat den. Ezin du, eta ez du nahi gainera, ezkutatu CDCk irudikazten duen mundu kontserbadore, burges, refor horrekiko sentitzen duen distantzia, nazkatik gertu. Parre egin dugu ikusita nola PSCk bufoi bat sortu behar izan duen kanpainan zer esana emateko, nahiz eta pena eman digun politika ikuskizunaren logikan nola erortzen ari den ikustea, eta Albiol... Ppk extremismo faxistaren alde eginiko aukeraren seinale. Sí que es Pot? Noski posible dela! Baina ez zuekin... hauteskunde hauetan jokatzn denak, antza gutxi du munizipalekin, eta horrela indar politikoen kokalekua beste bat da ezbairik gabe, Podemos, ICV, Equo eta EUiA ren apustuak, hirugarren bide hori aukera erreal bat egiteko ahaleginean huts egin dute. Kontatu dit zer nolako sintonia dagoen Barcelona en Comú eta CUPeko militante askoren artean -kaleko lanean lagun eginak- eta nola askok eta askok Colauren alde egin zuten Bartzelona hirirako, baina kasu honetan ez dutela dudarik; CUP da eraldaketa sakonerako aukera. BCren listan zihoan baten batek ere, publiko egin du Unitat Popular dela bere aukera. Beraz, Podemos berriro ere Madriletik, Abendura begira. Nahiz eta esan didan si son la oposición principal no vamos mal e!

Eta CUP? Ilusioz beterik ikusten zaio, eta harrigarri eta zail ulertzen nola lortu duen horrelako zabalpena hain denbora gutxian. Gogoratu dugu, hamar urte atzera nola ezker independentistaren aukera instituzionala kasik ezinezkoa zen. Kalean, muskia taldeetan, gazteen artean batez ere aldarria entzuten zen tarteka, baina inolaz ere ez era orokortu batean. Ez oinarri indartsurik, ez koordinazio edo herrialde mailako egiturarik, ez proiektu kolektibo definiturik,... gezurra dirudiela esaten dit.... zer nolako lan zintzo eta militantea egin den! Fernandez, Arrufat, Busquets,... balio izugarriko pertsonak direla argi, baina honen atzean milaka pertsonan lanean egon direla esan dit. Kaleko mugimendu sozialetan murgildurik, sareak osatzen, zeuden eragileen ikuspuntuak amankomunean jartzen... CUP herri batasun bat dela, eta bertan dauden gehienak batasunean militatzeaz gain, jatorrizko mugimenduetan militatzen jarraitzen dutela ere aipatu dit, Endavant, Arran, COS,... eta lokalagoak diren beste mugimenduetan ere bai. Hortik jaio da, eta horrek behar du izan bidea, politika munizipala oinarrian duen herrialde katalan sozialista eta parekide batzuen sorrera. Helburua horren konplexua izanik beste mila gai ere atera dira, ekonomia soziala eta sektore estrategikoak nola uztartu, egitura lokal eta orokorren artikulazioa, Roselló eta catalunya autonomian ez daudenen lurraldeen egoera politikoa -CDCk alboratzen duena-,  modako independentismoa,... hala ere, CUPen ibilbidearekin gustura dago, koherentziari eustea lortu duela oraingoz du iritzi, eta horrek gainera jendea izutzeaz hurrun, batzera ekarri du. Nahiz eta oinarri batzuk argi dituzten -kapitalismoari eta honen instituzio denei (EB barne) muzin, parekidetasuna, munizipalismoa, idependentzia, Herrialde Katalanen batasuna, ...- heurena bidean eta nahi duten guztien artean eraiki behar den proiektu bat dela iritzi du, eta oraingoz txukun, ilusioz eta indartzeko aukerekin doazela uste du.

Eta 28an zer? Hemen dago urduritasunen iturri, eta bloke unionistan baino, Junts pel Sín jartzen ditu bere dudak. Mesfidantza argia eta argudiatua da CDCk et ERCk gidatzen duten zerrenda horrekiko. Batez ere CDCrekiko, nahiz eta ERCen bilakaera ere ez duen aprobatzen. Sektore kontserbadoreen, burges txikien defendatzailea da. Bartzelonan herri mugimenduen aurka egin duena, gune autegestionatuen kontra gogor jardun dena, gure espazioak lapurtu dizkiguna, diru publikoa xahutu eta lapurtu duena, katalunya kasposo patriarkal eta tradizionalista baten irudi, sistema kapitalistaren defendatzaile, etorkinekiko mesfidantza eta diskriminazioa bultzatu dituena,... nosotras no tenemos nada que pactar con ellos salvo la DIU? Estaen dit, eta nik zer da DIU? Antza, iada bere siglengatik izendatzen da iada Declaració unilateral d Independencia. Hemen, jendarte proiektuen arteko sakoneko talkak, klase ikuspegi ezberdinetan oinarrituriko idei talkak antzemateaz gainera, prozesu subiranistaren beraren bilakaeraren inguruko iritzi kontrajarriak daude JPS eta CUPen artean. Lehenengoek, 18 hilabeteko tartea planteatzen dute, Estatuaren negoziazio ateak irekiak egongo lirateke, eta bitartean Estatu Katalanaren Estatu egiturak onartzen eta definitzen joango lirateke, irtenbide adostuaren esperantza eta aukera mantentzen da hemen beraz. Abenduan hauteskundeak daudela kontuan edukirik, aukera honek baiable asko jartzen ditu mahai gainean, eta idependentzia helburu bada, arrisku eta tentazioak ere bai Ppk Moncloa uzten badu. Teresak uste du hau ez dela bidea, espaiñiako eta katalunyako agintariek adosturiko erdiko bide bati aukera eman diezaiokeela -bi aldeetako burgesiak asetuko lituzkeenak- eta egun dagoen herri mobilizazioa mantentzeko, 18 hilabete asko direla. Herri presioaren gainbera eta iruzur berri baten aukerari ateak irekiko lizkiookelaren ustekoa da. Orain da momentu, orain ala inoiz ez bere ustez, eta gehiengo osoa izatekotan -CUPekin batera- independentzia deklaratu beharko litzakeela uste du.Orain dago herria kalean eta mobilizatua, orain da herriak agenda markatu dezakeen momentua, orain da independentzia egikaritzeko momentua. Hala ere, eta CUPek JpSri babesa emango balio ere kasu honetan, ez du aukera bezala ikusten, eta horrek duda ugari sorraraten dizkio 28tik aurrera gertatu daitekeenaren aurrean. Ez dugu ahaztu behar zeinen interesen defendatzaile den CDC, eta nahiz eta orain herriaren mobilizazioa medio duen marjena txikia den, denboran asko luzatzen den prozesu batek aukerak ireki diezaiozke iruzurrari. Ilusioa, dudak eta urduritasuna itxaropen zaporea duen koktel batean.

Etxeko terraza utzi dugu, ez ordea elakarrizketa. Kotxera goaz, egun batez Herrialde Katalan urbanizatu alde batera utzi eta mendia dastatzera bait goaz. Igualada atzean utzi eta Sorribas dugu helburu, Gósul pirineo herritik kilometro gutxira. Han bere lagun Karlas bizi den tokian beste mundu bat topatuko dugula agindu dit. Iritsi baino lehen ordea, bi orduko bidaia dugu tartean, indapatats edo negu gorriak entzun eta egoera politikoan murgiltzen jarraitzeko aukera bikaina.

Etiquetas: