Ekimena, berrikuntza eta sorkuntza bilduko ditu Krea Bidasoa 2015ek maiatzaren 7an

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, KREA Bidasoa topaketa antolatu dute beste behin ere. Ekimenaren helburua da kontaktuak egitea, negozio aukerak identifikatzea, beste esperientziak eta arrakasta kasuak ezagutzea, ezagutzak zabaltzea, nazioartera zabaltzea etab. Zazpigarren edizioa izango da aurtengoa.
Bertan izango dira enpresak, enpresa proiektu berrien eragileak, erakunde publikoak eta pribatuak, ekintzaileak, adimen sortzaileak, eta berrikuntzak eta merkatuaren joerak ezagutzeko gogoa duen beste edonor. Espazio bakarrean aurkituko dute guzti hori, eta askoz gehiago.

Berrikuntza moduan, Irun Sasoian foroa egingo dute, kirolaren arlo profesionalaren urteroko topaketa. Sektorearen aukera berriak landuko dituzte. Pecha Kucha 2015ekin amaituko dute. Eskualdeko proiektu berritzaileak aurkeztuko dituzte, pechakucha formatoan (20 irudi, eta 20 segundo irudi bakoitzeko).

Ekimena Ficoba Erakustazokan izango da. 9:00etan hasiko da, eta 20:00etan bukatu.

Egitaraua:
9h-11h00
  Ezagutu bezeroak enpatiaren mapari esker. Merkatuaren analisi erreminta praktikoa, proiektu ekintzaileei zuzendua.
Dinamizatzailea: Irene Martínez.

10h00-13h30
  Bidasoa Kontract – Mugaz gaindiko azpikontratazio industrialeko topaketa. Mugaz gaindiko merkatuaren aukerak ezagutu, eta merkataritza loturak eratu presente egongo diren enpresa frantziarrekin. Dinamizatzailea: ieTeam kontsultoreak.

11h-11h30
  Kafea hartzeko etena.

11h30-13h
  Finantzazio mahai ingurua. Finantzazio erakundeetako ordezkarien parte hartzearekin, finantzaziora eta proiektu enpresarial berriak sortzera bideratutako produktuak ezagutu ahal izango ditugu. Dinamizatzailea: Bidasoa Bizirik.

11h30-13:30
  Irun Sasoian. Kirolaren Foro Profesionala, kirol munduarekin harremana duten erakundeei eta pertsonei lotuta. Dinamizatzailea: IrunKirol-Irungo Udala.

13:30 – 15:30
  Nire irribarrea salduko dizut. Komertzioan ilusioa kudeatzeko teknikak eta baliabideak. Dinamizatzailea: Gipuzkoako Merkataritza Federazioa-Piek Consultores.

14h30-17h30
  KSAREA. Pertsona eta proiektu parte hartzaileei zuzendutako parte hartze eszenatokia. Dinamizatzailea: KBIDASOA Kontsultoria Artisaua.

15h30-18h
  IRUN Factory. Artista naiz. Nola egin babes eskaintza bat? Dinamizatzailea: Conexiones Improbables.

18,20h
  Powered by PechaKucha 2015. Proiektu berritzaileen aurkezpenak PechaKucha formatoan: 20 irudi eta 20 segundo irudi bakoitzeko. Harrigarria!
Dinamizatzailea: InnovaGenio

20h
  Aurrera egin...Hurrengo urtera arte!

Etiquetas: