Hondarribian izandako heriotza salatzeko elkarretaratzea

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuetako ordezkariak elkarretaratu dira gaur eguerdian Hondarribiko Arrantzale Kofradiaren aintzinean azken lan istripu larria salatzeko. Atzo arrantzale bat hil zen sarearekin trabatu eta itsasora erori ondoren.

Aurten, lan-gaixotasunen ondorioz hildakoak kontuan izan gabe, gutxienez 42 pertsona lirateke Euskal Herrian beraien lanpostuetan bizitza galdu duten pertsonak, hauetatik 11 Gipuzkoan.

Etiquetas: