EH Bildu.- Komunikabide jakin batek atzo publikatu zuen haritik, AHTren obretan okerreko ordainketak egon omen dira, zenbait adituk aztertu dutenaren arabera. Beasain-Este zatian 4,5 milioi eurotan puztu ziren aurrekontu batzuk, 2009-2012 bitartean eta Patxi Lopez lehendakari zela. Hala, Euskal Y-aren eraikuntzan parte hartu zuten enpresei arrazoi gabe ordainketa okerrak egin omen zizkion administrazio publikoak. Alegia, jaurlaritzak fondo publikoak bidegabe erabili omen zituen.
Albistea ezagutu ondoren, EH Bilduren legebiltzarkide Dani Maeztuk ekimen bi aurkeztu ditu Gasteizko Legebiltzarrean. Alde batetik, ustez puztuta dauden partida horiek sinatzearen arduradunak deitu ditu agerraldia egitera. Horrez gain, esleipen horien inguruko informazioa zehatza eskatu du, eta jatorrizko dokumentazioaren kopia helaraztea baita ere.
Legebiltzarkideak salatu du “albiste hau ez dela errealitate isolatu bat”. “Irregulartasunen zerrenda mardula da AHTren obrez ari garenean”. “Herritar askok buruan dugun galdera hurrengoa da: zeren truk hartu du Lakuak enpresa batzuen mozkinak bermatzeko konpromisoa? Badirudi, urte guzti hauetan kudeatzen aritu direnek gain kostuetan aterpe legala bilatu izan dutela, enpresekin konplize bihurtu eta diru publikoa interes pribatuen esku soilik uzteko”, salatu du Maeztu.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1063 irakurketak
- Castellano