Moskuko jaiak aurrera daude. Lagundu nahi al duzu?

fotoUrtero bezala, auzoko jaiak antolatzen gabiltza, Abuztuaren 13tik 16era bitarte izango direlarik.

Betidanik jai herrikoi eta parte hartzaileak nahi izan ditugu, eta hauek aurrera eraman ahal izateko euki dugun jendearen laguntza paregabea eskertzen dugu. Baita ere eskertu nahiko genuke auzoko komertzioen ezinbesteko laguntza, jaien finantzaketan lagundu digutelako.

Horregatik, gonbitea luzatzen dizuegu egingo diren ekimen ezberdinetan parte hartzeko. Zure laguntza nahi eta behar dugu hauek aurrera eraman ahal izateko (bazkaria antolatzeko, txoznako turnoak betetzeko. eta beste hainbat lanetan ere) Beraz, laguntzeko prest bazaude, gurekin kontaktuan jarri helbide honetan: moskukobestak@gmail.com

Facebook: https://www.facebook.com/moskukojaiak
Twitter: https://twitter.com/moskukobestak

Etiquetas: