Akelarreko GUREA eta ZARENA ZARELAKO taldeak ikusgai Hendaian

Akelarreko GUREA eta ZARENA ZARELAKO taldeak ikusgarri eder batentzat elkartuko dira urriaren 16an Hendaiako Beltzenia pilotalekuan.

Lehen parte batean, AKELARRE taldearen dantza tradizionalen ikusteko aukera ukanen duzue.

Bigarren partean ZARENA ZARELAKO-k 0927 Zelda ikusgarria aurkeztuko dizue kartzelako mundua agerian ezarriz, bideo muntaketak euskarri. Euskal dantza tradizionaletik abiatuz, taldea dantza garaikideari ideki da kartzelako hainbat gertakari eszena gainean ezarriz, haurdunaldia, pausa denborak, isolaldia, mintzalekua...
Euskal dantzaren eta garaikidearen arteko nahasketak harrapatuko zaituzte euskaldunoi hain hurbil zaigun gaia bati interesatuz.

Salneurria: 10€ (dohainik 12 urte arte)
Txarletak erosteko:
  - Bakartxoko Taberna HENDAIA
  - XAIA taberna - PAUSU
Erreserbak: 06.60.64.24.91

Etiquetas: