Larunbatean Ibarran, Iñigo Muxikaren zuzendaritzapean, Gipuzkoako Taldekako Blitz Txapelketa burutu da. Bertan Hondarribia-Marlaxka Xake Klubaren ordezkaritzarekin, FJ Torres, Ramon Nogues, Ander Tafall eta Patxi Moreno, jokalariekin batera, beste sei taldek parte hartu dute.
Blitz erritmoan (bosna minutu partidako), bira bikoitzako ligaren ondoren, Donostiako Easo Xake Taldeak, txapelketa lortu du, FM Elvis Hernández, Carlos Lacunza, Andoni Segovia eta Aritz Abalia jokalariekin. Hondarribia-Marlaxka Xake Klubak pasa den urtean lortutako postua berdindu du eta aurten ere bigarren postuan amaitu du txapelketa. Hirugarren postua Donostiako Gros Xake Taldearentzako izan da, bertan Carlos Berdote, Joselu Muñoz, Ivan Iturralde, Josu Manterola eta Cecilia Pérez aritu direlarik. 2014ko txapeldun izandako Beasaingo Alfil Xake Elkarteak laugarren postua lortu du.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1046 irakurketak
- Castellano