Irungo alkatearen utzikeria salatu nahi du EH Bildu-k

argazkiaEzker Batuak eta EH Bilduk herriko eragileen ahotsa azkeneko osoko bilkurara eraman genuen.

Irungo EH Bilduri harritu egin gaitu honen inguruan ondoren Irungo alkateak egindako adierazpenak, PPrekin bat mozioaren aurka egin eta gero. “Zertaz ari garen” ondo ez dakiela esaten du, eta elkar eztabaidatu gabeko testua aurkeztu zela aipatzeaz gain akordio internazionala izaterakoan udaletxean eztabaidatzeko lekua ez dela iradokitzen du.

Hitz hauekin arduragabekeria azalarazten du alkateak, lehenik eta behin ezjakintasuna erakusteagatik eta eguneroko bizitzan jendartean eragingo duen akordioaz ari garelako, batez ere herriaren subiranotasuna zapalduko duen multinazionalen akordioa delako. Garrantzitsua da oso politikagintzan jarduten duten pertsonen ezagutza honen inguruan.

Irunen eta Irundarrongan egunerokotasunean hurrengo ataletan eragingo luke: -Akordio honek zerbitzu publikoaren pribatizazioa bultzatuko du; Osasuna, pentsioak, hezkuntza ... bezala zerbitzuak enpresa pribatuen esku utziz.

  • Multinazionalek erabiltzen duten ekoizpen eredua ezarriko luke, transgenikoak erabiltzea ahalbideratuz. Multinazionalak ez dute legea bete behar, horren ordez Investor State Dispute Settlement (ISDS) proposatzen da.

  • Langileen eskubideak zapalduko lirateke, AEB-etako langileen lan baldintzak EB-koak baina askoz ere okerragoak dira eta itun honek horiek parekatzea ekar dezake.

Herri bateko alkate batek halako bere herrian halako eragina eduki dezakeen itun baten ingurun guzti hau ez ezagutzea edo jaramonik ez egitea oso larria da. Gainera, mozioa denboran behar bezala aurkeztu zen, hau da, bai PSOEri baita PPri ere testuari iradokizunak egin edo alternatibak aurkezteko denbora nahikoa emanez, ohikoa den moduan.

Eta amaitzeko, dolumin ohar internazionalak egin eta Sahararen egoeraren inguruko deklarazioak eztabaidatu dituen udal honek oraingoan TTIPa akordio mundiala delako argudioarekin zeresanik ez duela esateak ikaragarrizko koherentzia gabezia azaltzen duela argi dago.

PSOEk, eta kasu honetan alkateak ere, TTIP aren alde bozkatu dute berriz ere PPren eskutik. Funtsik gabeko aitzakiekin eta aurrera ihes egin nahiarengatik bizitza duinaren aurkako adierazle bilakatu dira. Berriz ere, aitzakiak aitzaki.

Berria erlazionatuta: EHBilduk TTIParen aurkako egunarekin bat egitera deitu du AEB eta EBaren arteko merkataritza akordioak izango dituen ondorio larriez ohartarazteko

Etiquetas: