AHTren “zulo beltza” salatu dute Jaurlaritzaren Miramarreko gobernu kontseiluaren aurrean

Mugitu! Mugimendua.- Mugitu! mugimenduak deituta, hamarnaka lagun bildu ziren ostiralean Donostian AHTren proiektua zulo beltza dela salatzeko. Manifestariek bulebarretik abiatuta Eusko Jaurlaritzak Miramarreko jauregian egin duen ikasturteko lehen gobernu-kontseilura jo dute, “euskal Y-aren zulo beltz” beldurgarriari buruzko parodia bat eginez. Bidean, AHTren aurkako oihu eta kantek lagunduta, azpiegitura-lan handi hori aurrekontuak, natur-ondareak eta jendartearen premiak asetzeko ezinbestekoak diren baliabideak amaigabe irensten dituen zulo beltzik handiena bilakatu dela salatu dute. Miramarren irakurritako mezuan salatu denez, datorren urtean Eusko Jaurlaritzak “euskal Y”-aren obretan 600 milioi euro xahutu eta AHTren zulo beltza azken mugaraino handitu asmo du; hori gutxi balutz, lurraldean beste hainbat “zulo beltz” sortzeko asmoa du, besteak beste Lezo-Gaintxurizketako baserri lurretan plataforma logistikoa eta Donostiako hirian Metroa –Kontxako hondartzaren azpitik ere -- eraikitzeko egitasmoak berehala inposatuz. Kontxako pasealekuan eta hondartzan zegoen jendetzak harriduraz hartu ditu protesta ekintza eta parodia.

Etiquetas: