Hil egin da Mendebaldeko Saharako presidente eta Frente polisarioko idazkari orokorra, Mohamed Abdelaziz

Mohamed Abdelaziz Mendebaldeko Saharako presidente historikoa eta Frente polisarioko idazkari orokorra gaur maiatzaren 31an zendu da, 68 urte zituela gaixotasun luze baten eraginez, ospitalean bertan.

Saharar erresistentziaren sinboloa izan da urte luzez. 1968an Mohamed Sidi Brahim Basir liderrarenpean Askapenerako Saharar Mugimendu Nazionalean sartu zen, Kolonialismo espainiarraren aurkako borroka armatua erabili zuen lehen mugimenduan; ondoren 1973an Frente Polisarioaren fundazioan parte hartu eta bere zuzendaritza politikoko kide garrantzitsuenetakoa izan da 1976tik urte luzez.

Smaran jaio zen, baina Argeliako errefuxiatu kanpalekuetan bizi izan da azken 40 urteetan, exilioan den gobernuko presidente gisara, gaur azken hatsa eman duen arte.

Inoizko egoera tentsoenean dagoen Saharar herriari, duintasun eta elkartasunaren adibide garbi den herriari, gure doluminak eta elkartasun osoa helarazi nahi dizkiogu.

Mohamed-ek, eta hainbat eta hainbat sahararrek, duela 40 urte baino gehiago ekin zioten borrokari eutsi, eta independentziaren noranzkoan urratsak ematen bidelagun izango gaituztela gogoraraziz. Doakiela beraz Euskal Herritik elkartasunezko besarkada bat !

Agur eta ohore Mohamed Abdelaziz!

Hamaika herri, borroka bakarra!


Etiquetas: