Otsailan 118 langabe gutxiago Bidasoaldean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, otsailan 118 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 85 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4.746 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %15,9 hain zuzen. Iazko otsaileko hilabetearekin konparatua 436 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 33 behargin gutxiago zeuden langabezian otsaila amaieran. Azken urtean 105 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 857 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 14,7koa da (% 15,9 Irungoa eta % 10,4 Hondarribikoa), % 12 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 14,5 da .

Sektore guztietan jaitsi da langabezia, eraikuntza eta aurretik enplegurik ez zutenen artean izan ezik.

Kontuan hartzeko beste datu bat: urtarrilan Bidasoan 1.557 kontratu berriak sinatu ziren, hoietatik 135 bakarrik  behin betikoak ziren (103 Irunen eta 32 Hondarribian).

Etiquetas: