El Espazioko jarduerak maiatzan

1.- AHOLKULARITZA LANBIDE ORIENTAZIOAN ETA BOKAZIOAN (2 orduko iraupena)
Orientazio akademikoa eta profesionalari buruzko informazio eta kontsulta zerbitzua, gazteei zuzendua.
Data: Maiatzaren 2an Ordutegia; 16:00etan El Espazion.

2.- ENPRESAK SORTZEKO GOIZAK (iraupena: 2 ordu)
Negozio plan bat egiteko eman beharreko urratsei buruzko informazioa
Data: Maiatzaren 3 an, Ordutegia 9:00etan El Espazion.

3.-INTERNET ETA ENPLEGUA BILATZEA. POSTA ELEKTRONIKOA SORTZEA ETA ERABILTZEA (iraupena: 3 ordu).
Ez baduzu posta elektronikorik edo ez badakizu oso ondo nola erabili lana bilatzeko, lagundu ahal dizugu. Sortu ezazu kontu bat, ikas ezazu antolatzen, gorde ezazu zure CV-a, ikas ezazu bidaltzen erantsitako artxibo gisa, ordena itzazu zure mezuak….Enplegua bilatzeko posta-kontu bat sortu edo erabili behar dutenei zuzendua.
Data: Maiatzaren 4 Ean, Ordutegia 9:00etan El Espazion.

4.- LINKEDIN, SARE SOZIAL PROFESIONALA.
“Erakuts ezazu zure gaitasun profesionala!!. Gaur egun sare sozialak baliabide eraginkorrenetako bat dira enplegu emaile izan litezkeenen aurrean ikusgarri izan zaitezen. Argitaratzen ez diren eskaintzen %80 horretara iristeko bidea ere ematen dizu eta zure helburu profesionalak lortzen lagundu ahal dizuten pertsonekin kontaktatzen ere bai. Tailerra bi saiotan dago banatuta. Lehenengoan sare sozialak eta enplegua bilatzerakoan horiek duten indarra ezagutuko duzu; Linkedin sakonago aztertuko dugu, hori denez gero erreferentziako sare sozial profesionala. Bigarrenean, zeure profil profesionala sortuko duzu Linkedinen eta modu eraginkorrean kudeatzen ikasiko duzu.”
Data: Maiatzak 4 eta 5, Ordutegia 9:30etan El Espazion.

6.- ENPLEGUA BILATZEA INTERNETEN.Lanbide.net eta beste web batzuk (iraupena: 3 ordu Lana bilatzeko Interneten dauden lan-poltsen eta eskura dauzkazun bitartekoen berri edukitzea.
Datak: Maiatzaren 12an, 09:30etan El Espazion.

7.- EMAN IZENA ENPLEGU ESKAINTZAK DITUZTEN ORRIALDEETAN (iraupena: 3 ordu)
Tailer honetan Interneten enplegu eskaintzak dituzten orrialdeak bilatzen ikasiko duzu eta alta emango duzu enpleguari buruzko hainbat orrialdetan. INFOJOB, INFOENPLEGUA, ABLE…
Datak: Maiatzaren 13an 09:30etan El Espazion.

8.- INFORMAZIO JARDUNALDIA GAZTE BERMEAREN ERREGISTRORA SARTZEARI BURUZ
Gazte Bermearen Erregistroa Europar ekimen bat da, eta asmoa du Lan Merkaturako sarrera erraztea 30 urtetik beherako gazteei. Informazio-saioan, zeintzuk izena eman dezaketen azalduko dizugu, zein onura eduki dezaketen enpresek izena emandako gazteak kontratzerakoan eta nola alta eman dezakezun Gazte Bermearen Erregistroan. Informazio-saioan, nortuzk izena eman dezaketen azalduko dizugu, zer etekin izan dezaketen enpresek izena emandako gazteak kontratatzerakoan eta nola eman dezakezun alta Gazte Bermearen Erregistroan.
Data: Maiatzaren 18an 12:00etan El Espazion. Emaileak; Irungo Gazte Bulegoa eta Bidasoa bizirik

9.- PRESTATU ZURE CURRICULUMA ETA AURKEZPEN GUTUNA (iraupena: 3 ordu).
Curriculum eta aurkezpen gutunen ereduak ezagutzeko tailerra
Datak: Maiatzaren 19an, Ordutegia: 9:30etan, El Espazion.

10.- SORTU ZEURE CV ETA KUDEA EZAZU POSTA ELEKTRONIKOAREN BIDEZ (iraupena: 3 ordu)
CV-rik ez baduzu edo paperean baduzu edo lana aurkitzeko fotokopiak erabiltzen badituzu, tailer hau garrantzitsua da zuretzat. Inprima daitekeen CV bat edukiko duzu eta zure posta elektronikoan gordeko duzu. Informatika apur bat jakin behar duzu, besterik gabe, eta posta elektronikoa eduki, eta Mi Lanbidenet gakoa erabiltzen jakin.
Data: Maiatzaren 25ean.Ordutegia; 9.30etan El Espazion

11.- ATZERRITAR GAIEI BURUZKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA (iraupena: 2 ordu)
Espainian egoera administratiboa erregularizatzeko beharrezko diren izapideei buruzko informazioa: lan- eta egoiliar-baimenak, berritzeak, familia batzeak, naziotasuna, baliabideak
Data: Maiatzaren 25an Ordutegia;12:00tan El Espazion.Emailea: Adiskidetuak elkartearen eskutik

12.- LAN ELKARRIZKETA (iraupena: 3 ordu)
Lan elkarrizketa motak eta nola aurre egin haiei. Teknikak eta gomendioak
Datak: Maiatzaren 26an. Ordutegia; 09:30etan El Espazion.

Informazio gehiago: www.elespazio.com edo 943 633 160 telefonoan. Anaka 27, IRUN

Etiquetas: