Ikastaroa “Informatikan hastapenak”

“Informatikan hastapenak” ikastaroa antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en El Espazio de profesiones con futuro bulegoaren bidez. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren finantziazioa jaso dute.

Ordenagailuaren erabilera ezagutzen eta duten edo hasiberriak diren hiritarrei zuzendutako ikastaroa da. 16 orduko iraupena izango duen ikastaro presentziala da, eta goizeko eta arratsaldeko txandak egongo dira. Goizeko txanda maiatzaren 4an hasiko da, eta 12:15etatik 14:15etara egingo dute. Arratsaldekoa maiatzaren 3an hasiko da, 16:00etatik 18:15etara.

Ikastaroa amaitu ondoren, ikasleek formazioa osatzen jarraitu ahal izango dute, ofimatikari buruzko beste ikastaro batekin.

Izen-emateak Anaka auzoan dagoen El Espazio bulegoan, 943 633 160 telefono zenbakian, edo El Espazioren web gunean egin daitezke: www.elespazio.com/sec_cursos.asp

Etiquetas: