1- DESKUBRITU ZURE AHALMEN PROFESIONALA – (4 ordukoa)
Identifika eta komunika itzazu zure ezaugarri nabarmenenak eta zure potentziala lehiakorra eta aldakorra den egungoa bezalako lan merkatuan: definitu zaitez, identifikatu zertan nabarmentzen zaren, zeintzuk diren zure indarguneak eta, horietatik abiatuta, bereiz zaitez eta erabaki zure eskaintza nori “saldu” nahi eta ahal dizozun, zer komunikatu nahi duzun eta zein bide erabiliz.
Data: Martxoaren 7an, 09:00etan, El Espazion.
2- LANEKO ZEHARKAKO GAITASUNAK ETA GAITASUNEN ARABERAKO CURRICULUMA (4 ordukoa)
Ekin iezaiozu zure zure gaitasun profesional nagusiak eta/edo zeharkakoak aztertzeko eta identifikatzeko prozesuari, eta diseina ezazu zure enplegu-emaileak izan daitezkeenen aurrean zureindarguneak eta zure gaitasunik garrantzitsuenak agerian jarriko dituen curriculum bat.
Data: Martxoaren 9an, 09:00etan, El Espazion.
3- LINEAKO LAN ELKARRIZKETA (4 ordukoa)
Ekin iezaiozu zure zure gaitasun profesional nagusiak eta/edo zeharkakoak aztertzeko eta identifikatzeko prozesuari, eta diseina ezazu zure enplegu-emaileak izan daitezkeenen aurrean zureindarguneak eta zure gaitasunik garrantzitsuenak agerian jarriko dituen curriculum bat.
Data: Martxoaren 10ean, 09:00etan, El Espazion.
4-BIDEOCURRICULUMA (4 ordukoa)
Ikas ezazu Bideocurriculuma erabiltzen enplegu baterako zure hautagaitza aurkezteko elementu bereizgarri gisa; egokitu zaitez enpresa berriren batzuk langileak hartzeko eta aukeratzeko erabiltzen dituzten metodo berrietara.
Data: Martxoaren 11an, 09:00etan, El Espazion.
5- LINKEDLN: LANEKO SARE ONENETAKO BAT (4 ordukoa)
Izan zaitez pertsona proaktiboa enplegua bilatzeko garaian: Erabili LINKEDIN jendeak ezagutu zaitzan, sustatzeko, eta sarean zure enplegu-emaileak izan daitezkeenekin harremanetan jartzeko; ikasi informazioa kudeatzen, gomendatzen, eta enpleguarekin loturiko interes taldeak sortzen eta horietan parte hartzen.
Data: Martxoaren 14ean, 09:00etan, El Espazion.
6-TWITTER: INFORMAZIO SAREA ENPLEGU TRESNA GISA (4 ordukoa).
Erabi ezazu twiterra, enplegua bilatzerakoan lan merkatuari begira erakuslehio bezala, eta zure profil profesionala sustatzen, eta enplegu aukera egiazkoak bilatzen eta identifikatzen lagunduko dizun tresna bezala.
Data: Martxoaren 16an, 09:00etan, El Espazion.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1046 irakurketak
- Castellano