Otsailan bezala, martxoan ere jaitsi da langabezia Bidasoaldean

Gaur jakitera eman dituzten datuen arabera, martxoan 93 bidasotarrak ezabatu dute bere izena Lanbide zerrendetan.

Irunen 79 pertsona gutxiago daude orain izena emanda Lanbide zerrendetan. Gaur egun, 4.667 lagun daude euskal enplegu zerbitzuan izena emanda, biztanleria aktiboaren %16,3 hain zuzen. Iazko martxoko hilabetearekin konparatua 547 langabe gutxiago daude orain Irunen.

Hondarribian ere 14 behargin gutxiago zeuden langabezian martxo amaieran. Azken urtean 86 langabe gutxiago daude ondoko herrian. Gaur egun 843 hondarrabitar daude Lanbide zerrendetan.

Bidasoa eskualdeko langabezi tasa % 15,1koa da (% 16,3 Irungoa eta % 10,3 Hondarribikoa), % 12,4 Gipuzkoakoa, eta EAEkoa berriz % 14,8 da .

Sektoreka, industria, eraikuntza eta zerbitzuetan jaitsi da langabezia.

Kontuan hartzeko beste datu bat: otsailan Bidasoan 1.519 kontratu berriak sinatu ziren (1276 Irunen eta 243 Hondarribian), hoietatik 201 bakarrik  behin betikoak ziren (157 Irunen eta 44 Hondarribian).

Etiquetas: