OTANi EZ! TTIPari EZ! Euskal Herriari BAI!

30 urte igarotzera doaz 1986ko martxoaren 12 hartatik. Orduan, Hego Euskal Herriak, gure herriaren   historia   antiinperialistako erabaki   esanguratsuenetakoa   hartu   zuen:   931.367 gizon-emakumek, hau da, emandako botoen %62-k, ezezko borobila eman zioten OTANi. 29  urte  beteko dira  eta  Euskal  Herriak,  bere  erabaki   irmoa  gorabehera,  egitura politiko­ militar horretan   indarrez   sartuta   jarraitzen   du,   berori   giltzarri   izanik  estatubatuar   eta europar estrategia inperialista garatzeko.

Garaipen hau lortzeko ezinbestekoa zen dudarik gabe orduko  sentimendu anti inperialista, burujabetzaz   eta   elkartasunez   beteriko   jarrera,       gure   herrian   hain   errotuak   dauden baloreak   ,     bestalde.  Baina  honetaz   gain,   egundoko  lana   burutu   zen  maila   guztietan, politiko, sozial, sindikalgintzan, zein herri mugimenduetan. Garaipen handi honek baina ez zuen ordainik izan, ez  bait zen gauzatu bozketa bidez erakutsia. Erabaki honetan ere gure herriari dagokion hitza  ez zuen  onartu espaniar  estatuak, beste behin  ere  gure  herriaren eskubide demokratikoak zapalduz.

Hiru hamarkada beranduago Euskal Herriak hala beharrez OTAN bezalako egitura politiko­ militarrean   parte  hartzen  du.   Eta     berau   desagertzetik urrun,  mundu  mailako   agenda inperialistan lehen lerroan sendotu da.

Hain  zuzen  ere,  bloke  sozialista  eraitsi  zenetik,  OTANek,  bizi­bizirik   irauteaz  gain,  kide gehiago bildu ditu bere jardun bidegabea sendotzeko(Montenegro batu zaio). Gainera, bere eraginpeko  eremua   zabaldu   egin   du;  nonahi   eskua   sartzeko   bere   ustezko   eskubidea erabiltzen   duen   bitartean,   isilpean   nahiz   agerian.   Ekialdeko   Europan   90.   hamarkadan ezartzekoa   zen   kapitalismo   basatia   bultzatzeko,   Jugoslavia   zaharraren   aurkako bonbardaketekin  hasi  zen  bere  jardunbidea,  eta  Iraken,  Afganistanen  eta Libian   jarraitu zuen, beti ere toki bakoitzeko lehengaiak zakuratuz. Era horretara, NATO bloke kapitalista­ inperialistak  behar  duen   tresna politiko­militarra  da,  bere  mundu  mailako  nagusitasuna mehatxatu edo zalantzan jar lezakeen edozer eragozteko martxan jartzen dena.

Testuinguru honetan kokatzen dira Siriako eta Ukrainako azken esku­hartze erdi­gordeak. Bertan, kaosa eta gatazka zibilak sustatuz, OTANek lurralde horiek desegonkortu eta, aldi berean,   kontrolpean   hartu   nahi   ditu,   Errusia   eta   Txinaren   aurka   EEBB­ek   daramaten borroka geopolitiko gordinean katebegi estartegikoak diren heinean. Ildo horretan egin zen, Galesen, joan zen iraileko OTANen goi bilera, non hazkundean dauden potentzia berriak geldiarazteko   eta   desaktibatzeko   estrategia   adostu   zen.   Horretarako,   gastu   militarra handitzea, eraso eta hedatze bizkorreko indar bat sortzea eta, hori gutxi balitz, 2015­eko amaieran  maniobra   erraldoiak   abiaraztea   erabaki   zen.  Goi  mailako  militarren   ahotan “Europan   1944­tik   gaur   arte  martxan   jarritako   lurreko,   aireko   eta   itsasoko   indarren mobilizazio   handiena”   ekarriko   dute   ariketa   militar   horiek.   Begibistakoa   da inperialismoaren  adar  armatuak  giharrak  berotu  nahi  dituela, bere  erasoaldiko  hurrengo urrats estrategikoak eman ahal izateko.

Hala  ere,  ez  dute  aski   izan  berrindartze  politiko­militarrarekin.  Inperialismo  yankee­ak, aurrekaririk  ez  daukan  bere  hegemoniaren  gainbeherak estututa,  Europako  potentziekin batera,  bere  proiektu  ekonomiko­politiko  neoliberala  sakontzea  erabaki  du.  Horretarako, hitzarmen berri bat abiarazi du; beti ere herriari bizkarra emanda: TTIP ituna (Merkataritza eta Inbertsioetarako Batasun Transatlantikoa, ingelesezko akronimoan). Itun honen bitartez are  gehiago  murriztu  gura  dituzte  lan  eskubideak,   ingurugiroaren  babesa  eta  eskubide sozialak. Gainera, herri burujabetzari geratzen zaion apurra ezabatzeko helburua ere badu, horiek   guztiak   transnazional   handien   botere   eta   etekin   gosearendako   oztopo   diren neurrian.  Bestalde,  Europar  nahiz  estatubatuar  herri  langileengan  edukiko  lukeen  eragin suntsitzaileaz gain, itun horrek interes politiko­ekonomiko yankee eta europarrak gotortu nahi ditu  hazkundean  dauden  potentzia  berrien  aurrean,  nazioarteko  merkatu   liskartsuei begira. Zentzu honetan, inor ez luke harritu beharko Hilary Clintonek berak TTIP­a “OTAN ekonomikoa” izendatu izana, betiko bere harrokeria eta zekenkeriaz.

Honegatik  guztiagatik,  30.  urteurren  honetan,  orduan  harturiko  erabaki  historiko    hura gogoratzeaz gain, herri bezala orduko erabakian   berresten gara.

Gaur   inoiz   baino   gehiago   aldarrikatu   nahi   dugu   herrion   burujabetza,   elkartasun internazionalistaren defentsa sutsua egiteaz gain.   Herri bezala eskubidea dugu munduko herriak errespetuz,  berdintasunez  eta  elkarren  arteko    osagarritasunez    harremantzearen alde egiteko.

Egoera   honen   aurrean   eta  OTANi  emandako   ezezkoaren   30.   urteurrenean   gaudenez, Askapenak,   bere   garaian   herriak   ebatzi   zuen   bezala,   egitura   politiko­militar   horretatik irteteko  premia  aldarrikatu  nahi  du;  eta  aldi  berean,  mobilizazioetara  dei  egiten  dugu Euskal  Herriak    TTPari  EZ  kanpainaren  baitan    egingo  diren  ekimenetan  parte hartzera, hain zuzen hainbat eragile sozial, sindikal eta alderdik bat egiten duten dinamikaren bidez TTIP bezalako hitzarmen politiko ekonomikorik ez dadin gure herrian gauzatu.

Gaur inoiz baino gehiago OTANi EZ, TTIPari EZ, Bai Euskal Herriari.

Gora Euskal Herria antinperialista!

OTANi EZ!

TTIPari EZ!

Etiquetas: