Ekainaren 12an ESKUEN EGUNA

Gure Esku Dago.- Ekainaren 12a guztiok agendetan ondo apuntatzeko eguna izan behar du. Sekulakoa prestatzen ari gara Irun, Hondarribia eta Hendaiako GURE ESKU DAGOko taldeen artean. Erabakitzeko eskubidearen aldeko jaia eta aldarrikapena. ESKUEN EGUNA!!

Goizean goiz oinezko bi martxa erraldoi abiatuko dira Irunerantz Hondarribia eta Hendaiatik. Ondoren, eguerdian, ekitaldia eta jaia izango da Irungo San Juan plazan. Laister heleraziko dizkizuegu detaile guztiak eta egitaraua. Hasi zuen ingurunean zabaltzen...ekainaren 12an zita garrantzitsua eta polita dugu!!

Ekainaren 12ko egitarau guztia prestatzeko Lan Taldea jarri dugu martxan. Norbaitek lagundu nahi badu, jar dadila gurekin harremanetan. Jende jatorra gara!!

Amaitzeko, hona hemen sarean guri jarraitzeko helbide berriak;
 - FACEBOOK: Gure Esku Dago Irun
 - TWITER: @IrunGED

Etiquetas: