Bullying, organoen ematea, animaliekin egiten den terapia, ... Osasun Jardunaldietan

Alde Zaharra San Juan Auzo Elkarkeak Osasunaren hirugarren Jardunaldiak antolatu ditu.

Jardunaldiak Irungo Mendizalean elkartean (Larretxipi 13) izango dira; azkena izan ezik, Arbelaitz kalean izango dela.

Azaroaren 4an izan da lehenengoa arratsaldeko 19:00tan; Babes Zibileko boluntarioen elkarteko kideek lehen  laguntzei buruzko hitzaldi bat eman zuten. Bertan  Bertaratutakoek hurrengo gaiei buruzko zenbait nozio jaso zituzten: PAS jarrera, RCP, etxeko arriskuak, zauriak, odoljarioa,  hipogluzemia, hipergluzemia, Heimlich maniobra, erredurak, intsolazioa, hesgailuak eta lehen laguntzako botika-kutxa.   
 
Azaroaren 11an, ordu berean, Bullyingari buruzko hitzaldia izango da Irungo Ertzaintzaren eskutik.

Hurrengo ostiralean, azaroaren 18an,  Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Transplantatzeko Unitate koordinazioak emango du hitzaldi informatiboa, organoen eta Hezur-muinaren ematea eta  zertan datza azalduko dute eta emaile nola egin azalduko dute baita ere.

Azaroaren 25ean 19tan hitzaldiaren gaia animaliekin egiten den terapia izango da. Lagunak elkartea eskainiko du eta animaliekin egiten diren  lagundutako parte-hartzeak aurkeztuko ditu; baita zein erabiltzaileekin egiten diren eta zeintzuk diren beren onurak.  

Azkenik azaroaren 27an, eguerdiko 12etan Arbelaiz kaleko 3 zenbakiaren aurrean, Irungo Atsegiña Elkartearen ondoan, Zumba – Latinfit  klase bat izango da.
 
Mundu guztia animatu nahi dugu osasunaren jardunaldi hauetan parte hartzera; oso interesagarriak izango dira eta aholkuak eta gakoak gure eguneroko bizian erabilgarriak izango dira.

Hitzaldi guztiak DOHAIN dira eta nahi duen pertsona orori zuzendua dago (ez auzokoa ez bazkide izan ez arren).

Etiquetas: