Bidasoa bizirik.- Enpleguaren Astearen XVII.edizioa antolatu dute Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez. Bihar, ostegunarekin izango da ekimena, Ficoba erakustazokan. Egonkortutako jarduera da, eskualdeko enpresei kontratatzea eta langabeei enplegua lortzea ahalbidetzeko helburua duena.
Zenbait datu
Maiatzaren 30ean, 31n eta ekainaren lehenean, lan eskaintzak www.elespazio.com web gunean publikatu ziren. Interesatuek hiru eskaintzatarako bidali ahal izan zituzten curriculumak. Bete ez ziren eskaintzak denbora gehiagoz egon ziren zabalik. Guztira, 78 enpresak 148 eskaintza egin zituzten, 289 lanpostu eskainiz. Horien %50 baino gehiago hirugarren sektorekoak izan ziren (merkataritzakoak eta ostalaritzakoak, batez ere). %10 izan ziren industriaren sektoreko eskaintzak.
Bestalde, 700 lagun ingururen 1380 curriculum jaso izan dira. Ondoren, eskaintza bakoitzaren baldintzak hoberen betetzen dituzten pertsonak hautatu ditu Bidasoa Bizirik-ek. Bihar, ekainaren 9an, 34 enpresak aurrez-aurreko lan elkarrizketak egingo dituzte Ficobako goiko solairuan.
Gainera, aurreko hiru edizioetan egin izan den bezala, hautatze enpresa eta entitateentzako gune bat egongo da. Bertan, interesa dutenek enplegua bilatzeko zerbitzuen eta lan eskaintzen berri eduki ahal izango dute, aldez aurretik izena eman beharrik gabe. Horrek erraztasun eta aukera gehiago eskaintzen die zenbait eskaintzatan izena eman dutenei, eta kualifikaziorik gabeko pertsonei. 30 entitate publiko edo pribatu egongo dira gune horretan.
“Eskualdeko lan eskaintzen zati handi bat hartzen du ekimenak. Edizio honetan, enpresen eta lan eskaintzen kopuruak gora egin dute, gune irekikoak kontuan hartu gabe” azaldu du Miguel Ángel Páez Bidasoa Bizirik-eko Presidentea.
Juan Mari Altuna, Bidisoa Bizirik-eko Presidente Ordea, adierazi du: “azpimarratzekoa da Bidasoa Bizirik-eko teknikariek egiten duten lana, ahalik eta enpresa eta lan eskaintza gehien lortzeko”.
Aurreko edizioak
Aurreko edizioekin alderatuta, lanpostuen kopuruak gora egin du. 2015ean, XV.edizioan (bestea azaroan egiten da), 201 lanpostu eskaini ziren, eta 2014ko ekainean 218 izan ziren.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 979 irakurketak
- Castellano