San Ramon jaietako argazki zaharrak

Irungo Karrika Nagusiko San Ramon jaiaren 25. urteurrena dela eta, Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkartetik karrika nagusiko eta festa honetako argazki ezberdinak bildu nahiko genituzke, abuztuak 31an erakusketa txiki bat egin ahal izateko.

Argazkiak dituzuenok, helarazi aldezaharrasanjuan@gmail.com helbidera; edo auzo elkarteko lokaleko buzoira, arbelaitz kalea 3.

Etiquetas: