Irun eta Hondarribia prekarietatearen aurka

IMG_3620.JPGGaur hemen bildu gara Correscales, “Prekarietatearen aurkako Korrika”, Otsailaren 18an Bilbotik abiatu eta otsailaren 22an Bartzelonan amaituko den dinamikari gure atxekimendua adierazteko.

Irunen zenbait taldek gure herrian be pairatzen dugun prekarietatearen kontra batzea beharrezkoa ikusi dugu, eta horrela bat egiten dugu orain irakurriko dugun manifestuarekin eta honen harira Irunen burutuko ditugun ekimenetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dugu.

Prekarietatearen aurkako Manifiestua

Uda aurretik Movistarrentzat lan egiten zuten tekniko, autonomo eta azpikontratatuek 75 eta 85 egun bitarteko greba egin zuten. Hasieran greba horrek tokian toki emaitza desberdinak izan bazituen ere, Movistarreko langileek Marea Urdina delakoaren baitan duintasun materialaren  eta  bizi  baldintza  duinen  aldeko  borroka  bati  heldu  zioten.  Egun  langileak  borrokan  ari  dira  eta  borroka  horren  gaur  gaurko nolakotasun eta helburuak hurrengoak dira: 

  • Bizitza  duinaren  eta  lan  baldintza  duinen  aldeko  borrokak  erroan  dituen  arrazoiak  ikusarazi  eta  lan prekarietateari aurre egitea.
  • Eremu publiko, laboral zein sozialean indarrean den prekarietatearen aurkako borroka hau hauspotzea.
  •  Correscales,  “Prekarietatearen  aurkako  Korrika”  bezala  izendatutako  ekimenaren antolatzea, horren inguruan ahalik eta elkarte, herri mugimendu eta eragile gehienak batzeko ahaleginarekin.

Correscales, “Prekarietatearen aurkako Korrika”, Otsailaren 18an abiatuko da Bilbotik. Ibilbidean zehar 70 korrikalarik hartuko dute lekukoa  eta  700  kilometro  osatuta,  Otsailaren  22ean  iritsiko  da  Bartzelonara. Irundik pasako ez bada ere, gertu igaroko da, 19 iritsiko bait da Donostialdeara, eta eguerdiko 12tan Oreretan izango dugu.

Movistarreko langileek abiatutako ekimen hau herri, auzo eta hiri mailako elkarte, eragile eta herritar askoren babesa jasotzen ari da, herrien arteko elkartasuna herri horietako langileen arteko elkartasuna dela ulertzen duten elkarte, eragile eta herritarren babesa. 

Irunen ere elkartasun deialdi honi erantzutea ezinbestekotzat jo dugu. Mare Urdinaren aldarrikapenak erabat zilegi direlako alde batetik eta bestetik prekarietatea Irunen ere pairatzen den gaitz bat delako. Hau horrela, prekarietatearekin amaitzea helburu dugun hainbat eragilek, elkartzea erabaki dugu.

prekarietatearenKartela.pngSinadurak: Alderdi politikoak:
Ezker Anitza - IU Bidasoa, Agrupación PCE / EPK Irun, Podemos Irun, Sí se p uede Irun, Irungo EH Bildu, Irungo SORTU, Hondarribiko EH Bildu, Hondarribiko Sortu

Agente sozialak:
Erletxea, AVV Landetxa, AVV Centro-Ensanche, AVV Anaka, AVV Larreaundi, Lakaxita, Bidasoa StopDesahucios, Irungo Askapena,  GEPE Irun, Asociación de Pensionistas y jubilados / as, Plataforma Infancia, Ernai, Hiritik At!

Sindikatuak:
ELA sindikatua, LAB Sindikatua

IRUNGO EKIMENAK:

  • Otsailak 11, osteguna, 18'30etan “Gure kabuz ala hil prekarietatea vs emantzipazioa” dokumentalaren emanaldia Lakaxitan
  • Otsailak 13, larunbata:
    • 11etan mahai ingurua borroka esperientzietatik, Ospital Zaharra, Moskun. “¿Que es la precariedad y como la enfrentamos?”
    • 17'30tan prekarietatearen aurkako borroken txangoa. "Ama Xantalen" Udal Zaharren Egoitzan, abiatutako
  • Otsailak 16, asteartea, 19etan hitzaldia Lakaxitan. “Consecuencias del TTIP en Euskal Herria”
  • Otsailak 19, ostirala, 12'00tan oreretako udaletxe aurrean “Denok Korreskalesera!”

Etiquetas: