irphstop.- Maite Ortiz eta José María Erauskin, IRPHaren eta etxegabetzeen aurkako borrokak babesten dituzten abokatuen aurkako espediente baten irekiera eskatu du Oviedoko Probintzia Auzitegiak. Maite Eta Jose Marik gure taldea hasieratik babestu dute, IRPHaren aurako epaitegietako borrokan aitzindariak dira, IRPHa baliogabetzen duten estatuko lehen epaiak lortu dituzte eta Europako Parlamentuan ere ordezkatu izan gaituzte. Gainera, PAH/Kaleratzeak Stop eta animalien eskubideen aldeko plataformekin ere lan egiten dute, modu boluntarioan.
Orain jakin dugunez Oviedoko Probintzia Auzitegiak espedientea ireki nahi die, ulertzen baitu euren jarrerarekin Maite eta Jose Mari Avilés-en bi agureren etxegabetzea oztopatzen ari direla.
Maite eta Jose Mariren bezeroa adineko emakume bat da, etxe baten jabe dena, eta etxe horrekin bere senarraren sozietate merkantilaren mailegu bati bermea eman ziona. Emakumeak ez du inolako loturarik sozietate honekin, ezta bere ezkontzaren bitartez ere, ondasunen banantzearekin ezkondu baitziren. Enpresak, beste hainbatek bezalaxe, porrot egin zuen, eta banketxeak emakumearen etxea eskatzen du orain. Abokatuek ulertzen dute emakume hau kontsumitzaile bat dela, kontsumitzaileek sinaturiko kontratuen abusuzko klausulen inguruko araudi europarra eta Espainiako legediak ezartzen baitute kontsumitzaile dela bere zeregin profesionaletik at dabilen oro. Kontsumitzailetzat hartua izatea garrantzitsua da, kontratuan abusuzko klausulak salatzeko aukera ematen baitu, eta abokatuek, prozedimentu honetan lanean jarri ziren une beretik emakumea kontsumitzailea dela defendatu dute. Horrela, legediak aurreikusten dituen aukera guztiak erabili dituzte, baina beraien azken helegitea baztertua izan da eta epaileak espediente bat irekitzea erabaki du gainera, ulertzen baitu modu ausartegi edo temerarioan ari direla eta zuzenbidea abusuz erabili dutela.
Baina bitarte horretan Europako Justizia Epaitegiak epai bat ebatzi berri du, non abokatuek defendatzen dutena konfirmatzen den: pertsona fisiko batek banketxe batekin sozietate merkantil baten zorra bermatzeko kontratu bat sinatzean pertsona hori kontsumitzailetzat hartua izango da bere jarduera profesionaletik at ari baldin badabil eta sozietatearekin loturarik ez badu. Ondorioz, Maite eta Jose Mari epailearen aurkako neurriak hartzea aztertzen ari dira orain, Europako araudiaren interpretazio oker baten bitartez abokatuak beldurtu nahi izan dituelako eta etxegabetze bat burutu nahi izan duelako, abokatuei etxebizitza eskubidea bermatzen saiatzea leporatuaz gainera.
IRPH Stop Gipuzkoa elkartetik gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi dizkiegu Maite eta Jose Mari gure lagunei. Beraietaz harro gaude eta badakigu etorkizunean ere, zigortzen badituzte, bidegabe izango dela, ahulenak babesten dabiltzalako.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1213 irakurketak
- Castellano