El Espazioko jarduerak urtarrilan

1.- ENPRESAK SORTZEKO GOIZAK (iraupena: 2 ordu)
    Negozio plan bat egiteko eman beharreko urratsei buruzko informazioa.
    Data: Urtarrilaren 12an, Ordutegia 9:30etan El Espazion.

2.- ENPLEGUA BILATZEA INTERNETEN.Lanbide.net eta beste web batzuk (iraupena: 3 ordu Lana bilatzeko Interneten dauden lan-poltsen eta eskura dauzkazun bitartekoen berri edukitzea.
    Datak: Urtarrilaren 14ean, 09:30etan El Espazion.

3.- EMAN IZENA ENPLEGU ESKAINTZAK DITUZTEN ORRIALDEETAN (iraupena: 3 ordu)
    Tailer honetan Interneten enplegu eskaintzak dituzten orrialdeak bilatzen ikasiko duzu eta alta emango duzu enpleguari buruzko hainbat orrialdetan. INFOJOB, INFOENPLEGUA, ABLE….
    Datak: Urtarrilaren 15ean 09:30etan El Espazion.

4- PRESTATU ZURE CURRICULUMA ETA AURKEZPEN GUTUNA (iraupena: 3 ordu).
    Curriculum eta aurkezpen gutunen ereduak ezagutzeko tailerra.
    Datak: Urtarrilaren 18an, Ordutegia: 9:30etan, El Espazion.

6.- AHOLKULARITZA LANBIDE ORIENTAZIOAN ETA BOKAZIOAN (2 orduko iraupena)
    Orientazio akademikoa eta profesionalari buruzko informazio eta kontsulta zerbitzua, gazteei zuzendua.
    Data: Urtarrilaren 18an Ordutegia; 16:00etan El Espazion.

7.- LAN ELKARRIZKETA (iraupena: 3 ordu)
    Lan elkarrizketa motak eta nola aurre egin haiei. Teknikak eta gomendioak.
    Datak: Urtarrilaren 25ean. Ordutegia; 09:30etan El Espazion.

8.- AUTONOMO GISA ALTA EMATEKO IZAPIDEAK (iraupena: 2 ordu)
    Norberaren enpresa gisa (autonomoa) alta emateko jarraitu beharreko izapideei buruzko informazioa, bestelako forma juridiko, betebehar fiskal eta laboralekiko aldeak
    Data: Urtarrilaren 26an . Ordutegia, 9:00tan, El Espazion.

9.- ATZERRITAR GAIEI BURUZKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA (iraupena: 2 ordu)
    Espainian egoera administratiboa erregularizatzeko beharrezko diren izapideei buruzko informazioa: lan- eta egoiliar-baimenak, berritzeak, familia batzeak, naziotasuna, baliabideak.
    Data: Urtarrilaren 27an Ordutegia;12:00tan El Espazion.
    Emailea: Adiskidetuak elkartearen eskutik


Eta hurrengoak Irun Ekintzak bultzatuak;

10.- BEREIZI EZAZU ZEURE BURUA ETA NABARMENDU EZAZU ZURE AHALMEN PROFESIONALA (4 orduko iraupena)
    Identifika eta komunika itzazu zure ezaugarri nabarmenenak eta zure potentziala lehiakorra eta aldakorra den gaur egungo bezalako lan merkatuan.
    Data: Urtarrilaren 27an, 9:00etan, El Espazion.

11.- APLIKA ITZAZU MERKATARITZA IKUSPEGIAK ENPLEGUA BILATZEKO ETA HAUTATZEKO PROZESUETAN (iraupena: 4 ordu)
    Aplika eta erabil itzazu salmentarako merkataritza-estrategiak enpleguaren bilaketan eta parte hartzen duzun hautaketa prozesuetan.
    Data: Urtarrilaren 27an, 9:00etan, El Espazion.

12. ERABIL ITZAZU SORKUNTZAZKO TEKNIKAK ENPLEGUA BILATZEKO ERABILTZEN DUZUN TEKNIKA HOBETZEKO. (4 orduko iraupena)
    Erabil itzazu ideiak sortzeko eta sorkuntza bultzatzeko teknikak lanaren munduan hurbiltzeko prozesuak hobetzeko. Mapa Mentala.
    Data: Otsailak 3, 9:00etan, El Espazion.

13.- ERABIL ITZAZU GIZARTE SAREAK ENPLEGUA BILATZEKO (4 orduko iraupena)
    Jakin ezazu zein gizarte sarek lagundu eta ahalbidetu ahal dizuten lan mundura hurbiltzen.
    Data: Otsailak 5, 9:00etan, El Espazion.

14- ENPLEGUA FRANTZIAN BILATZEA (21 orduko iraupena)
    Garatu ezazu Frantziako Akitanian enplegua bilatzeko estrategia profesional frantziarren aholkularitzarekin. Informazio hauek eduki ahalko dituzu: lan egiteko aukerak eskaintzen dituzten sektoreak, lan baldintzak, enpresaren kultura, lan elkarrizketa bat prestatzea, motibazio eskutitz eta curriculum vitae egokiak prestatzea…., hori guztia frantsesez.
    Datak: Otsailaren 1, 2, 3, 8, 9 eta 10, 9:00etatik 12:30era, egunero El Espazio bulegoan.

Informazio gehiago: www.elespazio.com edo 943 633 160 telefonoan. Anaka 27, IRUN

Etiquetas: