Sortu Irun.- Ohar honen bidez Fresneseko espetxera gutun bidalketa masiboan parte hartzeko deia luzatu nahi dizugu. Hona hemen arrazoiak:
- 2016/05/02tik Itziar Moreno euskal preso politikoa isolamenduan aurkitzen da Fresneseko espetxean, planto kolektibo baten "bozeramaile" edo "instigadora" izatea leporatuta.
- 10 minutuko plantoan 40 emakumek parte hartu zuten, presoen oinarrizko eskubideak biltzen dituen zerrenda bat aldarrikatuz (higiene falta zalatzen, biluzketekin amaitzeko, UUF bisiten eskubidea, emakume haurdunen egoera hobetzea, preso langileen baldintzak, funtzionarioek presoak errespetuz tratatzea,...)
- 2016/05/02-tik Ekhiñe eta Iratxe mitardera joan ziren bere kabuz, Itziarrekin elkartasunez eta zigor neurrigabea salatzeko. Maiatzaren 8an mitardetik atera zituzten.
- Itziarren ISOLAMENDUA MUGAGABEA DA, eta ASKO LUZATU DAITEKE.
Isolamenduarekin bukatzen laguntzeko gutun bidalketa masiboa eskatu digute. Oso garrantzitsua da espetxe zuzendaria aste honetan gutuna jasotzea.
Beheko estekan Fresneseko espetxe zuzendariari bidaltzeko gutuna aurkituko duzu. Helbidea goikaldean (eskuinean) dagoena da.
Gutunean 3 gauza bete behar dira:
1.- Izen abizena > Je soussignè(e) izen abizena
2.- Sinadura behekaldean
3.- Data eta lekua: A lekua le eguna zenbakiz /05/2016
Hainbat aukera dituzue gutuna bidaltzeko:
1.- Gutuna inprimitu eta zuen kabuz bidali
2.- Haziatik pasa eta bertan gutuna bete eta guk bideratuko dugu
3.- Gutuna inprimatu, bete eta eskaneatuta bidali, guk inprimatu eta bidaltzeko.
Gogoratu aste honetan bidaltzeaz!
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1148 irakurketak
- Castellano