Ama Xantalen 2016ko egitaraua

Laugarren urtez, Alde Zaharra-San Juan Auzo elkarteak ekitaldi desberdinak antolatu ditu Ama Xantalen (abuztuak 18), auzoko zaindariaren eguna dela eta.

AURREKO EKITALDIAK
  - II. AMA XANTALEN MARMITAKO LEHIAKETA
Antolatutako ekitaldiak larunbatean, hilak 13an hasiko dira, Moskuko Jaiak-ekin batera antolaturiko “II. AMA XANTALEN MARMITAKO LEHIAKETA”rekin. Osagaien banaketa goizeko 10:00etan hasiko da, gaur arte izen eman duten 16 lehiakideekin, kazuelak 12:00etarako amaitu behar dituztelarik.

  - ERMITARA BISITAK
Ama Xantalen egunean, hilak 18an, 16:00tatik 20:00tara ermita irekita egongo da doako sarrerarekin, nahi duen orok bisitatu ahal izango du ermita, bertako erakusketa berria ikusteko aukerarekin. Oiasso museoari bere laguntza eskertu nahi diogu.

ABUZTUAK 20KO EKITALDIAK
  - MEZA, BANDAREN KONTZERTUA, BAZKARI HERRIKOIA
Egun “handia” eta ekitaldi garrantzitsu eta ohikoenak bilduko dituena, larunbata, hilak 20an izango da.

Ermita goizeko 10.00etatik egongo da irekita.

11:00etan meza ospatuko da ermitan auzoko hildakoen alde, Atzokoak abesbatzak parte hartuko duelarik. Junkaleko parrokiko laguntza eta inplikazioa eskertu nahi dugu Bestalde meza berreskuratu zen lehenengo urtetik jende ugari biltzen duen ekitaldia izanik, auzokideen elkargune bilakatu dela adierazi nahi genuke.

13:00tan, Irungo Musika Bandaren Ama Xantalen kontzertua berreskuratu da. Urdanibia plazan asteroko merkatua dagoenez, kontzertua Ama Xantalen zahar egoitzaren lorategietan ospatuko da. Kontzertu hau berreskuratzeko garaian Bandak izan duen jarrera ona eskertu nahi genuke ere.

14:30tan Txalaka jatetxean, nahi duen ororentzat irekia den auzo bazkaria ospatuko da. Bazkariaren prezioa 26€takoa da eta tiketak jatetxean bertan eros daitezke abuztuak 18rarte.

  - III. TXAPELAUNDI SARIA
Hirugarren urtez jarraian, Alde Zaharra-San Juan Auzo Elkarteak, “Txapelaundi Saria”ren bitartez, auzoko sustapen, hobekuntza eta garapenean nabarmendu direnen lana aitortu nahi du. Ohitura denez, Auzo Elkarteko zuzendaritzak abuztuak 20ko bazkalostean emango du saria, aurtengoan, Calzados Pombar dendako jabeari, Inma Ariztiari emango diolarik. Pertsonari errekonozimenduaz gain, auzo eta auzokideen alde, auzo denda honek urteetan zehar eta gaur egun oraindik egiten duen lanaren aitortza da ere. Inma, edozein ekimenetan laguntzeko prest egoteaz gain, beti du auzokideentzat irribarre bat.

Etiquetas: