Gora egin du Bidasoa eskualdeko bisitarien kopuruak 2016ko uztailean, aurreko urtekoaren aldean

Turismo bulegoetan hartutako bisitariak
15.611 bisitari pasa dira, uztailean, Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetatik. 13.995 bisitari hurbildu ziren Hondarribiko Arma Plazako eta Kirol Kaiko bulegoetara. 1.616 hartu zituzten Irungo Luis Marianokoan. Kopuru baikorrak dira, 2015ekoekin alderatuta, 958 lagun gehiagok egin baitituzte kontsultak Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetan.

Bisitarien jatorria
Bisitarien jatorriari dagokionez, Hondarribian, %63,77 nazionalak izan dira, Madrilgoak, Kataluniakoak eta Andaluziakoak, batez ere. Bisitarien %21,12 Frantziatik iritsi dira, eta gainerakoak, Alemaniatik, Belgikatik, Argentinatik, Erresuma Batutik eta Ameriketako Estatu Batuetatik, besteak beste.

Irungo bisitarien jatorriari dagokionez, %55,37 izan dira nazionalak, Madrilgoak, Kataluniakoak eta Andaluziakoak, nagusiki. %25,82 Frantziatik etorri dira, eta besteak, Alemaniatik, Erresuma Batutik eta Ameriketako Estatu Batuetatik, besteak beste.

Hotelen okupazioa
Hotelen okupazioa %88,36koa izan da uztailean. Gehiago zehaztuta, Irunen %86,98koa izan da, eta Hondarribian, %90,69koa. 2015eko uztaileko datuak baino hobeak dira, Irunen %85,23koa izan baitzen okupazioa, eta %89,23koa Hondarribian.

Bisitariek 1,74 gau pasa dituzte, batez beste, uztailean.

Etiquetas: