Caceres-eko espetxera martxa otsailaren 20an

Ezker abertzaleak "espetxe guztietara bisitak" antolatu ditu otsailaren 20rako. Irun eta Hondarribia ere ari dira egitasmo hori prestatzen: Caceres-eko espetxera egingo dute bisita; Aitor Olaizola irundarra dago preso kartzela horretan.

Antolatzaileek zehaztu dutenez, autobusez joango dira bertara. Larunbat goizaldean aterako dira autobusak Hondarribiko Miramarretik eta Irungo "Bixeran" geldituko dira. Goizean Caceresko espetxean ekitaldia egin eta eguerdialdera  bueltako bidea hartuko dute.

Autobusetan izena emateko honako bideak erabili ditzazkezue:
  - Irun: Hazian dagoen zerrendan izena eman
  - Hondarribian: Muaran dagoen zerrendan izena eman

Autobusak bonolaguntzen bitartez finantziatuko dira, berez, martxara doazenentzat autobusa doan izango da.

Hondarribian gainera, autobusaren zain egoteko afaria antolatuko dute Olagarro elkartean, itxaronaldia entretenigarriagoa egiteko.

Etiquetas: