Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren San Juan plazara iritsi zen txalapartaren soinuez, harrera eginez.
Honelako kontsignak aireratu ziren: "Nos hay dos sin tres, República otra vez", "Los Borbones a los tiburones", "Felipe acelera, que viene la tercera", "Felipe tirano, Irun Republicano"....
Manifestu bat irakurri ondoren, 1936ko irailean Nazioarteko zubitik ihes egin behar izan zuen umeetako batek igo zuen bandera. Bandera altxatzerakoan, musikariek "Himno de Riego", "Eusko Gudariak", "La Internacional" jo zuten.
Bukatzeko 40 pertsona inguru elkartu ziren jateko eta III. Errepublikaren alde topa egiteko.
Argaki gehiago ikusteko ...
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1073 irakurketak
- Castellano