Bidasoa Bizirik-en 2015eko memoriak urtean zehar egindako jardueren laburpena eta Bidasoa eskualdeko datu sozio-ekonomikoak azaltzen ditu. Kolaborazioa eta berrikuntza izan dira Bidasoa Bizirik-en ekintzen oinarri, 2015ean aktibitateak diseinatzerakoan eta ezartzerakoan.
Joan den urtean zehar, enpleguarekin lotutako entitateen arteko kolaborazioa eta sare enpresarialarekiko harremana indartu dira. Adibidez, lan merkatuan eskaera duten profil profesionaletarako formazioa eskaini da, sukaldaritzarako (profesionaltasun ziurtagiriarekin) eta pertsonen arretarako, esate baterako. Guztira 13 formazio ekintza eskaini dira, eta 164 pertsona izan dira formazioa jaso dutenak.
El Espazio de profesiones con futuro bulegoan ia 17.000 lagun jaso dute arreta, pertsonalizatutako kontsulten edo tailer ezberdinen bidez. Bestalde, 468 lan eskaintza kudeatu dira bulegoan. Enpleguaren Astearen bi edizio ere egin dira, eta 234 lan eskaintza kudeatu dira horietan.
2015 urtean, berrikuntza, enpresen arteko kolaborazioa (240 enpresa) eta enpresa txikien nazioarteko harremanak (86 enpresa) sustatzeko lanean jarraitu du Bidasoa Bizirik-ek.
Agglomeration Sud Pays Basque erakundearekin lankidetza indartu egin da, mugaz gaindiko lurraldearen lehiakortasuna hobetzeko ekintzak aurrera eramatea ahalbidetu duen proiektu berri bati esker. Azpimarratzekoak dira, era berean, agroelikaduraren sektorearen eta azpikontratatzeen arloan egin diren enpresen mugaz gaindiko foroak.
Autoenplegu Departamenduari dagokionez, Ideiak Bizirik bloga topaketa gune erreal bilakatu da. Bertan, haien intereseko informazioa topatu eta ezagutzak, ideiak eta esperientziak elkar trukatu ahal izan dituzte. Bestalde, enpresa zentroek, sortu berriak diren enpresen kokapena errazteaz gainera, haien arteko kooperazio mekanismoak sortzea dute helburu. Coworking gunea mugarrietako bat da, enpresa ekimen berrien babeserako garrantzitsua den heinean.
Ekintzaileei zuzendutako babes, aholkularitza eta formazio lana oinarrizkoa izan da haien negozio ideiak enpresa berri bilaka daitezen. Guztira 824 lagunek jaso dute arreta, eta 324 enpresa sortzeko akonpainamendua eskaini da. Horietatik 155 jarri dituzte martxan, eta 175 enplegu sortu dituzte. Tailer, ikastaro eta jarduera ezberdinetan 146 ekintzailek jaso dute formazioa.
Turismoari dagokionez, lehiakortasun eta kalitate turistikoko proiektuak garatu dira. Produktu turistiko gastronomikoak, nautikoak eta negozioekin lotutakoak sortu dira, baita sektore nautikoko plan estrategikoa ere. Gainera, 106.000 kontsulta egin izan dira turismo bulegoetan, eta ia 40.000 web gunearen bidez. Visit Hondarribia Irun oinarrizko elementua da, gure hiriak interneten posizionatzeko.
Berrikuntzak
Aurten, ERABAT Bidasoko hiri behatokiak lurraldeko enpresen eraginkortasunari buruzko analisi handia egin du.
Bestalde, 2015 urtea aldi berri baten hasiera da, FEDER funts europarren programazioari dagokionez, POCTEFA 2014-2020rako Espainia-Frantzia-Andorra lurraldeen arteko lankidetza programaren baitan. Arlo ezberdinetako zazpi hautagaitza aurkeztu dira lehen deialdian: lehiakortasun enpresariala, ekintzailetza, industria sortzailea motor ekonomiko gisa, bizikletaren erabilera sustatzea, ondarea, kultura eta turismoa. Era berean, Irungo DUSI Estrategiaren aurkezpenean asistentzia eskaini da.
Nabarmentzeko ekimenak
Garrantzitsua da 2015ean garatutako bi ekimen nabarmentzea: “Krea Bidasoa, ekintzailetza, berrikuntza eta sormena” topaketaren zazpigarren edizioa, eta Irun Open Innovation, enpresen, ekintzaileen, sortzaileen, entitate publiko eta pribatuen eta beste eragileen arteko topagunea. Ekintzailetzaren, berrikuntzaren, berrikuntza irekiaren eta sormenaren arloan esperientziak elkar trukatu eta azken joerak ezagutu dituzte bertan.
2015eko beste eginkizunetako bat izan da industria sortzailearekin lotutako ekintzak bultzatzen eta garatzen jarraitzea, suspertzen ari den sektore estrategikoa den heinean. Beste urte batez, Irun Ekintzan eta Hondarribia Abian enpleguaren eta garapen ekonomikoaren aldeko itunen baitako ekintzak bultzatzen eta garatzen parte hartu du Bidasoa Bizirik-ek.
Bestalde, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren jardueraren koordinazioan eta garapenean parte hartu du Bidasoa Bizirik-ek.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 920 irakurketak
- Castellano