Errefuxiatuekin elkartasunaren bizikleta martxa Irundik

IMG_4533.JPGEkainak 20 Errefuxiatuen Nazioarteko eguna. Igandea 19 Elkarteratzea- Manifa Donostian eta bizikleta martxak

Datorren ekainaren 19 13:00etan Gipuzkoako Harreraren Aldeko Plataformak elkarretaratzea-manifestazioa deitu du Donostian errefuxiatuekin elkartasuna erakusteko.

Egun hori hautatu dugu, Ekainaren 20 Asilo eta Babesaren Nazioarteko eguna delako eta gerra dagoen edo eskubideak urratzen diren herrialdeetatik ihes egin beharra duten pertsonen eskubideak aldarrikatu nahi ditugulako.

Gipuzkoan azken urtean errefuxiatuekin hainbat elkartasun ekintza sortu dira. EBren Babes eta asilo politika aldatzea eskatzen duten eta gure herrialdeak harrera lurraldeak izatean nahi duten milaka lagunen elkartasuna mobilizatzea lortu dute.

Horregatik, Asilo eta Babesaren Nazioarteko Egunerako deialdi honek elkartasun hori azpimarratu nahi du eta Ekainaren 19an Donostian batu. Goizeko 11:00etatik aurrera elkarteek bere ekimenak erakusteko tokia izango dute Bulebarreko kioskoaren ondoan.

Gainera, igande goizean, ekainak 19, hiru bizikleta martxa abiatuko dira Zarautz, Irun eta Donostiatik. Bakoitzak errefuxiatu kanpaleku baten izena eramango du. Hauek dira ibilbideko irteera eta bideak:

  •  LAMPEDUSA: Irteera:
    • Zarautz 10:00 polikiroldegiaren atarian.
    • Orio (10:20 zubian)
    • Usurbil 10:30
    • Lasarte (10:45 Txikierdiko bidegurutzean)
    • Añorga
    • Antiguo
    • Donostia
  • IDOMENI:
    • Irtera: Irun 10:00 San Juan plaza.
    • Errenteria (11:45 Alameda)
    • Pasaia
    • Herrera
    • Donostia.
  • LESBOS:
    • Irteera: Hernani 10:30 Plaza Berri.
    • Astigarraga (10:45)
    • Martutene (11:00)
    • Donostia.

Hiru martxa hauek Donostiako bulebarrean batuko dira 12:00etan eta han elkartu nahi dutenekin hiri zirkuitua egingo dugu Bulebarrera itzultzeko.

Parte hartu nahi duen oro gonbidatzeaz gain, taldeak eta txirrindulari elkarteak eta orokorrean bizikletazaleak animatu nahi ditugu martxarekin bat egitera. Bizikletan ibiltzera atera ohi diren koadrilak ere elkarguneetara (Zarautz, Hernani, Irun) hurbil daitezke eta ERREFUXIATUEKIN ELKARTASUNA ADIERAZTEKO MARTXAREKIN BAT EGIN.

Cartel bicis.jpgErrefuxiatuekin elkartasuna!

Aureten, aterpe zein babeseko mundu mailako jardunaldia, Europera Batasuneko mugen baitan, bereziki larria den une batean iristen zaigu. Egunotan, beren jaioterrietatik gerra eta esplotazioa dela eta kanporatuak diren milaka pertsona, nazioarteko babesa bilatzen saiatzen dira Europar Batasunean . Bide horretan baina, mota guztitako oztopoekin egiten dute topo, hesiak, gerra ontziak, militarrak....

Atzean uzten duten lazturaren motibazioaz baliatuz, oztopoak, edozein modutan gainditzeko prest daude, horren ondorio zuzena, zinez tamalgarriak diren Mediterraneoko edo bertako bidean ematen diren milaka hildako eta desagertuekin.

Europar Batasuna, hildako hauen erantzule izateaz haratago, europear lurraldetarairistea lortu dutenen kanporaketen arduradun eta errudun ere bada. Bide horretan baitago, Turkiarekin akordioa, herrialdi seguru bezala izendatuz, adierazpen askatasun eskubidea urratuz, ehundaka kazetari atxilotzen dituen erreximena, oposizio politikoak riminalizatuz, eta herri kurdoaren parte esanguratsu bati militarki aurre egiten diona, bertan errefuxiatu ugari aurki daitezkeen arren.

Aterpe eta babeseko eskubidea, Europear Batasuneko konstituzioko ezaugarri garrantzitsu bat da, eta oinarrizko eskubide horren urraketak, Europa beraren zentzua zapuzten du. Norabide honek, ondorio politikoak ditu, indar xenofoboak zein muturreko eskubikoen hazkundea ahalbideratuz, zenbait kasuetan gobernuetako parte izatera iristeraino. Baina europear gizarteetan ordea, pertsona ugarik migrazio politikak zalatzen dituzte, eta aldi berean, norabide aldaketa sakona eskatzen dute.

Bide legalak eskatuz EBan eta Mediterraneoan, sabalmendu eta sorospen zerbitzu aproposak eskeiniz.

Gure lurraldean, Gipuzkoan, gizarte zibilak bere elkartasunaren adierazle nabaria izan da berriz ere. Hainbat ekimen suertatu dira txoko guztietatik zehar, erreskatean laguntzeko, laguntza eskeiniz bertaratutako erakundeetara etab, luze bat. Jarrera hau, zenbait gobernuk dutenetik oso urruti dago, non ez dituzte ezta gutxieneko akordiak betetzen ere, 160.000 pertsona errefuxiaturi aterpea ematekoa batipat. Estatu espainola, betebeharren ez betetze horren irabazle, egunotan, pertsona gutxi batzuk ekartzea onartu du, benetazko konpromisoa beharko lukeenaren karikatura hutsa bilakatuz.

Datorren igandean, ekainak 19, aterpe zein babeseko nazioarteko egunaren bezperan, ekimen ezberdinak koordinatzeko gaiatasuna erakutsiz, mobilizatuko gara, bertan adieraziz ez dugula beste alde batera begiratu nahi aterperako eskubidea zapuzten ari denean eta errefuxiatuak horren tratu txarra pairatzen ari direnean.

Kontzentrazioa igandea ekainak19 13,00etan Donostiako Boulevardean.

GIPUZKOA SOLIDARIOA gara:
Adiskidetuak, AMHER-SOS Racismo Hernani, Amnistia Internacional, Caritas Gipuzkoa, CCOO, Coordinadora ONGD, Economistas sin Fronteras, EIPE-ZAEI, ELAN Euskadi, Elkarhezitzen, Emaus Fundacion Social, ESK, Esperanza Latina, Peñascal Fundazioa, Harresiak Gipuzkoa, Haurralde Fundazioa, Komite Internazionalistak, Korapilatuz, Medicus Mundi, Mugarik Gabe, Mugen Gainetik, Oxfam Intermon, PACD, SOS Arrazakeria, STOP DESAHUCIOS Gipuzkoa y Tandem Fundazioa.

Etiquetas: