Batzuek jakingo duzuen moduan, elikadura burujabetzaren bidean pausu berri bat ematera goaz irunen. Oraingo honetan, bertan ekoizten diren elikagaiak eta ekologikoa uztartuko dituen KONTSUMO TALDE BERRI bat osatzea da erronka. Zertarako? Egunero jan nahi duguna, eta gure ingurukoak elikatzen dituenaren gainean erabaki ahal izateko: elikadura osasuntsu eta justu baten bidez bizitzeko.
Irunen, garaiko produktu freskoari loturik aukera zabala egonda (baratzari loturiko kontsumo kooperatibak), oraingoan hasierako ideia PRODUKTU EZ FRESKOEN BEHARRA ORNITZEA izango litzateke (zekale, olio, kontserba, gatz, lekaleak... etb luuuze bat).
Ondo hasteko (arrankatzeko behar dugun dirua lortu eta proiektua ezagutzera emateko) BABARRUNDA BAT ANTOLATU DUGU Az 19, 12:00tatik aurrera EKTn. 15euro nagusiek eta 7 haurrek.
Jaten duguna garelako.... animatu Txingudi laborera!
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1038 irakurketak
- Castellano