Klausula sozialak Irungo udaletxean

Irungo EH Bildu.- Otsaileko osoko bilkuratik Irungo udal gobernuak klausula sozialen gaia berrartzera eta orain artekoa justifikatzera behartuta ikusi du bere burua. Guzti honek, osoko bilkuran SPI udal taldeak egindako eskaera baten ondorioz gertatu da.

Hori horrela, eta aurreko astean udal gobernuko kide eta alderdi sozialistako bozeramaileak egindako adierazpenen aurrean EH Bildu udal taldetik gure iritzia gizarteratu nahi dugu.

Lehenik eta behin esan beharra dugu gaur egun udalean gauden talde guztiek klausula sozialak zer diren ez dugula berdin ulertzen, eta hori kontuan hartu beharrekoa dela. Guretzat ez da ezer berria, urtetan zehar klausula sozialak lantzen aritu baikara, baita horiek kontratazioetan sartzen saiatu ere.

Honen adibideetako bat gure taldeak 2014ko irailaren 17an jantoki sozialaren kontratazioari dagokionean, planteatu genituen eskaeretako batzuk honako

hauek:

  -Kolaborazioa hitzarmena edo itun berezia egitea, irabazirik gabeko elkarteak kontratatzeko dagoen aukera ematen duena.
  -Kontratu erreserbatu bat egitea.
  -Izaera sozialeko kaudimen teknikoa edukitzea, hau da kontuan har zitezela aurretik halako zerbitzu batean zerbitzua eman izana, pertsonal berezitua edukitzea,…
  -Esleipen irizpideetan aldiz, komunitatean integrazioa bultzatzea, kontratuari gizon eta emakumeen arteko berdintasun politikak aplikatzea berdintasun plan edukita, azpikontratu ditzaketen zerbitzuen % zehatz bat Gizarteratzen enpresekin edo irabazi asmorik gabeko elkarteak izatea.

Hau guztia hala izanda, ezin dezakegu besterik esan. Gure taldeak klausula sozialen alorrean lan egiteko prestutasun osoa azaltzen du, eta udal honek azpikontraten politika honekin jarraitzen duen bitartean, kontratazio horien helburua ekonomikoa izatetik soziala izatera pasa arte lan egingo dugula.

Etiquetas: